[Librezale] Librezale foroan LAGUNTZA foro berria zabalduko?
Osoitz E
oelkoro a bildua gmail.com
Ast, Abe 18, 21:52:19, CET 2014
Kaixo,
Galderei erantzuteko prest dauden Wikipedistak tartean egonda niri
pertsonalki primerako ideia iruditzen zait.
Nire ustez Librezaleren izaerarekin bat dator eta Librezale aberastuko luke.
Gorkari administrazio baimena emango nioke foroan (oraindik ez badu) edo
nik neuk sortu dezaket.
Osoitz
Gorka Azkarate Zubiaur<gorkaazkarate a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko abenduak 18 20:18):
>
> Kaixo Librezaleok,
>
> hona proposamen xume bat. Zerrenda honetan izena emana duzuen batzuk
> ibiliak zarete eu.wikipedian ekarpenak egiten. Ni ere ibilia naiz,
> trakets eta autodidakta, beti bezala... Baina egun hauetan aukera izan
> dut eu.wikipediako administratzaile batengandik zuzenean ikasteko.
> Beno zuzen-zuzenean ez zehazki: Moodle euskarriko foro bat zabalik
> izan dugu tartean.
>
> Gogoratu naiz wikipedian editatzen hasi nintzenean alferregia nintzela
> tutorial guztiak irakurtzeko edo traketsegia tutorialak behar bezala
> ulertzeko. Edo biak batera. (Bide batez, laguntza ederrak jaso nituen
> zuetako batzuengandik).
>
> Ez dakit baina agian sueltoago ibiliko nintzen, garai hartan,
> erabiltzaile jakin batzuei matraka bere erabiltzaile orrian eman
> beharrean foro ireki bat izanez gero... Foroetan galderak airera
> botatzen dira eta, horrela galdetzea, batzuontzat, pertsona jakin bati
> zuzenean galdetzea baina errazago. Ez duzu molestatzeko hainbesteko
> beldurrik izaten.
>
> Beraz, gehiago luzatu barik, harira:
>
> ESKATZEN DUT
>
> Librezale.org LAGUNTZA foroen artean [1] foro berri bat sortzea:
> eu.wikipedia izenekoa edo.
>
> Zer deritzozue?
>
> [1] http://librezale.org/foroa/
> --
> Gorka Azk.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20141218/c584b244/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago