[Librezale] Librezale foroan LAGUNTZA foro berria zabalduko?
Gorka Azkarate Zubiaur
gorkaazkarate a bildua gmail.com
Ast, Abe 18, 20:18:24, CET 2014
Kaixo Librezaleok,
hona proposamen xume bat. Zerrenda honetan izena emana duzuen batzuk
ibiliak zarete eu.wikipedian ekarpenak egiten. Ni ere ibilia naiz,
trakets eta autodidakta, beti bezala... Baina egun hauetan aukera izan
dut eu.wikipediako administratzaile batengandik zuzenean ikasteko.
Beno zuzen-zuzenean ez zehazki: Moodle euskarriko foro bat zabalik
izan dugu tartean.
Gogoratu naiz wikipedian editatzen hasi nintzenean alferregia nintzela
tutorial guztiak irakurtzeko edo traketsegia tutorialak behar bezala
ulertzeko. Edo biak batera. (Bide batez, laguntza ederrak jaso nituen
zuetako batzuengandik).
Ez dakit baina agian sueltoago ibiliko nintzen, garai hartan,
erabiltzaile jakin batzuei matraka bere erabiltzaile orrian eman
beharrean foro ireki bat izanez gero... Foroetan galderak airera
botatzen dira eta, horrela galdetzea, batzuontzat, pertsona jakin bati
zuzenean galdetzea baina errazago. Ez duzu molestatzeko hainbesteko
beldurrik izaten.
Beraz, gehiago luzatu barik, harira:
ESKATZEN DUT
Librezale.org LAGUNTZA foroen artean [1] foro berri bat sortzea:
eu.wikipedia izenekoa edo.
Zer deritzozue?
[1] http://librezale.org/foroa/
--
Gorka Azk.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago