[Librezale] Graduondoko lokalizazioa
Ixiar Iza Agirre
i.iza a bildua elhuyar.com
Ast, Abe 4, 13:19:10, CET 2014
2014-12-04 11:12 GMT+01:00 Asier Sarasua <asier.sarasua a bildua gmail.com>:
> Dooteo<dooteo a bildua zundan.com> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko abenduak 4
> 11:04):
>
>>
>> 'Hutsuneak_euskarazko_software_librean' zerrendatik Kino kendu beharra
>> dago, proiektu hori hilda baitago.
>>
>> Eta aipatu duzun zerrenda horretan ere Pitivi agertzen da :)
>>
>
> Kendu dut.
>
> Beste aukera bat: LibreOfficen laguntza-fitxategiak euskaratzen laguntzea:
>
> https://translations.documentfoundation.org/eu/libo_help/
>
> 66.483 hitz daude itzultzeko. Denak ez, baina zati bat...
>
Zenbat aukera, eta instant batean!
Kasu honetan, ikasleen lehen lokalizazioa da. Horregatik, ahal bada
aplikazio osoak itzultzea komeni da, nolabait testuinguru osoa izan
dezaten, eta beste batek lehendik egindakoa kontuan hartu behar izan ez
dezaten edo lardaskatu ez dezaten. Gaienera, komeni da itzulgaiak
lokalizazioetan maiz agertzen diren ezaugarri batzuk izatea (adibidez,
aldagaiak, bilaketa-menuak...).
Horregatik, pitivi oooso egokia iruditu zait. Horixe egingo dugu.
Laguntza-fitxategiek, berriz, itzulpen arrunten antz handiagoa dute, eta ez
dira egokiak oraingo helburu didaktikorako. Hala ere, lokalizazioei gustua
hartzen diotenak laguntza-fitxategiekin laguntzera ere animatuko ditut. Ea
baten bat animatzen den.
Azkenik, ezin izan naiz sartu VLCren orrian, baina graduondokoko proiektuan
norbaitek lokalizazio bat egin nahi badu (aurreko ikasturtean Filezilla
bezala), egokia dirudi. Asko erabiltzen da, eta merezi du euskaraz egotea!
Eskerrik asko guzti-guztioi.
>
> Asier.
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20141204/73f9efd0/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago