[Librezale] Firefoxeko kate berriak ingelesez

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Ost, Abe 3, 15:21:28, CET 2014


Ibai Oihanguren<ibai a bildua oihanguren.com> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko abenduak 2 23:18):
>
>>
> Pena da ba... baina nik ere uste dut euren erantzuna hori izango dela.
> Ea zer dioten, zerbait egiterik badago ondo, bestela itxaron egin beharko
> dugu.
>
> Kanpotik begiratuta signoff-en sistema horrek ez dirudi oso ona denik :(

Oraintxe egon naiz IRCan hau argitu nahian (antza denez Mozillako
langile guztiak Portland-en daude aste honetan) eta azaldu didatenez
Beta → Release ziklo-aldaketarako sign-offa argitaratu baino astebete
lehenago arte egin daiteke. Halere botoiak erabilgarri jarraitzen du
eta inon ez da azaltzen sign-offak irekita/itxita dauden. Horrez gain
posta-zerrendara sign-offen inguruko mezuak bidaltzen dituzte abisatuz
noiz arte daukazun horretarako aukera baina oraingo honetan Auroraren
berri eman dute soilik. Nahasgarria da, inondik ere.

Edozein modutan gaia azaleratuko dutela agindu didate eta bueno,
oraindik Firefoxeko l10n arduradunak zer esan zain gaude.

Jakinaraziko dizuet nobedaderik izan bezain laster.

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago