[Librezale] CyannogenMod11 euskaratzen dabiltza

Joxe Rojas joxerg a bildua gmail.com
Al, Abu 18, 16:49:43, CEST 2014


Epale!

Kasu berean nago ni, eta ezusteko handia hartu nuen aurrekoan ikusi nuenean lan pilo bat aurreratuta zegoela.

Egiteko dagoen zati hori dela eta… ideia ona litzateke androideuskaraz proiektuko jendearekin hitz egitea ezta? Suposatzen da (bueno, edo hala uste dut nik), sistemaren beraren euksaraketa oso aurreratua dutela…

Joxe


El 18/08/2014, a las 16:09, Osoitz E <oelkoro a bildua gmail.com> escribió:

> Kaixo,
> 
> Aurreko egunean Cyannogenmod instalatu nuen Samsung batean eta amorru handia eman zidan sakelakoa Euskaraz jartzeko aukera galtzea. 
> 
> Beraz, asko poztu ninduen Cyannogenmod11 euskaratzeko proiektu bat martxan dagoela ikusteak.
> 
> Crowdin bidez egiten dira Cyannogen sistemaren itzulpenak, eta euskararen kasuan bi proiektutan dago banatuta .
> 
> Alde batetik CyannogenMod sistemari propioak zaizkion kateak:
> http://translate.cyanogenmod.org/project/cyanogenmod/eu
> 
> Bestetik Android itzulpen ofiziala ez duten hizkuntzek itzuli behar dituzten kateak:
> http://translate.cyanogenmod.org/project/cyanogenmod-aosp/eu
> 
> Lehenbizikoa ia bukatuta dute jada, eta bigarrenean dena dago egiteko. Nik ostiralean AOSP proiektuaren atean jo nuen, eta gaur sarbidea banuela ikusita kate batzuk itzultzen ibili naiz.
> 
> Osoitz
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20140818/28b31000/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago