[Librezale] CyannogenMod11 euskaratzen dabiltza
Osoitz E
oelkoro a bildua gmail.com
Al, Abu 18, 16:09:02, CEST 2014
Kaixo,
Aurreko egunean Cyannogenmod instalatu nuen Samsung batean eta amorru
handia eman zidan sakelakoa Euskaraz jartzeko aukera galtzea.
Beraz, asko poztu ninduen Cyannogenmod11 euskaratzeko proiektu bat martxan
dagoela ikusteak.
Crowdin bidez egiten dira Cyannogen sistemaren itzulpenak, eta euskararen
kasuan bi proiektutan dago banatuta .
Alde batetik CyannogenMod sistemari propioak zaizkion kateak:
http://translate.cyanogenmod.org/project/cyanogenmod/eu
Bestetik Android itzulpen ofiziala ez duten hizkuntzek itzuli behar
dituzten kateak:
http://translate.cyanogenmod.org/project/cyanogenmod-aosp/eu
Lehenbizikoa ia bukatuta dute jada, eta bigarrenean dena dago egiteko. Nik
ostiralean AOSP proiektuaren atean jo nuen, eta gaur sarbidea banuela
ikusita kate batzuk itzultzen ibili naiz.
Osoitz
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.org/pipermail/librezale/attachments/20140818/8a84db12/attachment.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago