[Librezale] F-Droid euskaraz
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Ast, Abu 14, 02:38:55, CEST 2014
Aupa zuek:
Bide ez estandarretik F-Droid proiektuaren euskaraketaren egoerari buruz galdetu digutela ikusi dut:
https://twitter.com/gorkaazk/status/480701514865201152
Wikian semaforoa berde dago baina zalantza sortu zait egia islatzen ote duen (bertsioa eta esteka bat adibidez zahartuta daude):
http://librezale.org/wiki/F-Droid
Iturri-kodea gainetik begiratu dut eta eguneratuta zegoela iruditu zait:
https://gitlab.com/fdroid/fdroidclient/tree/master/res/values-eu
Baina gainbegirada bat besterik ez dut bota.
Asier Iturraldek (euskaraketaren arduradunak wikiaren arabera) edo beste inork badakizue ezer honetaz?
Egia esateko, nik neuk F-Droid azken bertsioa erabiltzen dut euskaraz eta garrantzitsuena itzulita ikusten dut baina beste gauza batzuk ez...
Goraintziak,
Txopi.
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.org/pipermail/librezale/attachments/20140814/80d5bd75/attachment.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago