[Librezale] BuddyPress

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Ast, Abu 7, 11:58:24, CEST 2014


Aupa zuek:

Azken asteotan BuddyPress[1] pluginaren euskaraketan laguntzen hasi
diren pertsona bi hasi zaizkigu. Zerrenda honetan izena emateko eskatu
diet, itzulpena hemendik koordinatzen baitugu.

Kontua da ni oporretan nagoela eta oraingoz ez daukadala denborarik
beraiek egindako ekarpenak errepasatzeko. Dozena batzuk onartu eta
zuzendu ditut baina hemen zaudeten batzuk ere baduzue hori egiteko
baimenik eta nahi izanez gero lana egiteko badagoela jakin dezazuen:
http://ttiki.com/75942
http://ttiki.com/75943

Bestela egingo dut nik aste batzuk barru. Ikusi dudanagatik, itzulpen
gehienak ondo daude. Garrantzitsuena, nire ustez, terminologia
mantentzea da, bestela leku batzuetan gauza batzuk modu batera deitzen
dira eta beste leku batzuetan beste batzuetara. Eta hori nahasgarria
izan daiteke. WordPress proiektuan terminologia nahiko homogeneoa da eta
beste proiektuetan (BuddyPress, WP for Android...) ere homogeneotasun
bat izatea desiragarria da. Proiektu ezberdinen artean ere
homogeneotasuna mantentzen badugu, oraindik hobeto! lotura vs. _esteka_,
tresnen barra vs. _tresna-barra_, orri vs. _orrialde_ eta abar.

Nik egiten dudana, zalantza guztiak dagoeneko itzulita dagoen
materialean kontsultatzea da, gero erabiltzaileak ezer arrarorik sumatu
ez dezan. Beno, zuen esku!

[1] http://wordpress.org/plugins/buddypress/

Ondo izan,

Txopi.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago