[Librezale] [Firefox 29] hizkuntza-paketea
ibai a bildua oihanguren.com
ibai a bildua oihanguren.com
Ost, Api 30, 12:23:38, CEST 2014
> Aupa,
>
> Firefox 29ren arazoa behin-behinean konpontze aldera,
> hizkuntza-paketea sortu dut. Hemendik deskarga dezakezue:
> http://librezale.org/tmp/firefox-29.0.eu.langpack.xpi
>
> Mesedez, EZ PARTEKATU HAU ORAINDIK. Probatu ahal duzuen plataformetan
> eta konfirmatu dena ondo dabilela. Orduan bakarrik merezi du esteka
> partekatzeak.
>
> Egoera egungoa baino askoz hobea da baina konturatu tooltip batzuk
> ingelesez ager litezkeela.
>
> Mesedez probatu eta eman iritzia.
>
Aupa Julen,
tooltip batzuk ingelesez ikusi ditut, baina hori gutxienekoa da. Bestela,
Windowsen dena euskaraz ikusten dela esango nuke. Baina gauza arraro bat
gertatzen da. Firefox beharrean Nightly agertzen da alde guztietan. Hau
zergatik den badakizu?
Iluntzean etxean probatuko dut Ubuntun eta esango dizuet.
(Azken gauza bat, berez ez dago hizkuntza-paketearekin lotuta baina hemen
jartzen dut ahazten bazait ere. Itzulpenean badago kate bat luzeegia dena,
eta moztuta agertzen dena: "Bidali lotura posta elektronikoz". "Bidali
lotura postaz" jarrita sartuko litzake, eta nik uste ulertzen dela.)
Gero arte!
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago