[Librezale] Popcorn-Time

Alexander Gabilondo alexgabilondo a bildua gmail.com
Lar, Api 19, 00:25:17, CEST 2014


Zorionak Urtzi.
Ortografia kontu pare bat daude zuzentzeko daude: filma da eta ez 
filmea, dohainik da eta ez doainik. Nik zuzendu dut baina, ziur aski 
boto kontuagatik, besteak hobetsi ditu. Ea bozkatzen zuzendu dezakezun.


or., 2014.eko apiren 18a 23:38(e)an, Urtzi Odriozola(e)k idatzi zuen:
> SORPRESA!! http://get-popcorn.com
>
>
> Alexander Gabilondo<alexgabilondo a bildua gmail.com 
> <mailto:alexgabilondo a bildua gmail.com>> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko 
> apirilak 18 23:28):
>
>     Orraztu bat eman diot eta bozkatu dut.
>
>     or., 2014.eko apiren 18a 15:08(e)an, Urtzi Odriozola(e)k idatzi zuen:
>>     Aupa Alexander,
>>
>>     Ikusi dut itzulpen batzuk egin dituzula, mila esker!! Orain
>>     badirudi itzulpenak bozketa eta balidazio fase batean sartu
>>     direla. Nik zuzenketak egin eta botoak eman ditut. Erdia baino
>>     gehixeago bete da balidazioa... Zuk bozkak eman dituzu?
>>
>>     Animo! Ea laister amaitzen dugun!
>>
>>
>>     Urtzi Odriozola<urtzi.odriozola a bildua gmail.com
>>     <mailto:urtzi.odriozola a bildua gmail.com>> igorleak hau idatzi zuen
>>     (2014(e)ko apirilak 16 17:36):
>>
>>         Bai erebiltzen dituzten APIen artean YIFY torrents eta YIFY
>>         subtitles webguneenak daude. Bertako torrentekin
>>         sinkronizatuta dauden azpitituluak erabiliz gero primeran dabil.
>>
>>         Orain gutxi jakin dut gainera hurrengo bertsiorako Telesailak
>>         ere sartu behar dituztela. Diseinua ere aldatu dute eta hau
>>         da proposamena:
>>
>>
>>
>>         Nire aldetik saiatu naiz YIFY subtitles webgunean euskara
>>         ahalbidetzeko eskaerak egiten, baina ez dut erantzunik jaso.
>>         Aukera jarriz gero, Azpitituluak.com-en dabilen Luistxorekin
>>         hitz egina dut bertako euskarazko azpitituluak YIFYra ere
>>         pasatzeko zerbait egiteaz.
>>
>>         AH!! Interfazea dagoeneko euskaratuta dago 2.9 bertsioan.
>>         Azpitituluen aukerak falta hori bai... Ea ba hori ere laister
>>         lortzen dugun!!
>>
>>         Ondo izan!
>>
>>
>>
>>         Alexander Gabilondo<alexgabilondo a bildua gmail.com
>>         <mailto:alexgabilondo a bildua gmail.com>> igorleak hau idatzi zuen
>>         (2014(e)ko apirilak 16 17:20):
>>
>>             az., 2014.eko apiren 16a 14:43(e)an, Urtzi Odriozola(e)k
>>             idatzi zuen:
>>>             Kaixo!
>>>
>>>             Azken aldian oso interesgarria den proiektu bat
>>>             jarraitzen ari naiz burubelarri: Popcorn-Time. Filmeak
>>>             torrent bidez eskuratu eta streaming bidez erakusten
>>>             dizkio erabiltzaileari. Hau da, filmea jeitsi ahala.
>>>
>>>             http://get-popcorn.com/
>>>
>>>             Kontua da, orain itzulpenak egiteko plataforma bat
>>>             martxan jarri dutela:
>>>             http://www.getlocalization.com/PopcornTime/
>>>
>>>             Nik aurretik ere itzulpen batzuk eginak nituen, baina
>>>             orain proiektuak hainbat azpiproiektu ditu: aplikazioa,
>>>             webgunea, blog bat... eta badirudi guztiak itzultzeko
>>>             aukera jarriko dutela.
>>>
>>>             https://github.com/popcorn-official
>>>
>>>             Ba, besterik gabe, norbait animatzen bada laguntzera hor
>>>             ibiliko naizela.
>>>
>>>             Ondo izan!
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>             _______________________________________________
>>>             Librezale mailing list
>>>             Librezale a bildua librezale.org  <mailto:Librezale a bildua librezale.org>
>>>             http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>             Probatu dut eta ederki dabil. Euskarazko azpititutuluak
>>             azpitituluak.com <http://azpitituluak.com> orritik
>>             jaitsi, beheko paneleko subtitles ikonoan "custom" sakatu
>>             eta deskargatutako .srt fitxategia aukeratuta oso ongi
>>             ikusten da. Birekin egin dut froga eta sinkronizazioa oso
>>             ona da.
>>             Eskerrik asko, Urtzi.
>>             Saiatuko naiz lokalizazioan laguntzen.
>>
>>             Alex
>>
>>             _______________________________________________
>>             Librezale mailing list
>>             Librezale a bildua librezale.org <mailto:Librezale a bildua librezale.org>
>>             http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>
>>
>>
>>
>>
>>     _______________________________________________
>>     Librezale mailing list
>>     Librezale a bildua librezale.org  <mailto:Librezale a bildua librezale.org>
>>     http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
>     _______________________________________________
>     Librezale mailing list
>     Librezale a bildua librezale.org <mailto:Librezale a bildua librezale.org>
>     http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20140419/a4e9f177/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago