[Librezale] Aramendi strikes back

Ibai Oihanguren Sala ibai a bildua oihanguren.com
Ast, Api 10, 20:58:14, CEST 2014


14-04-10 08:35:17 CESTn, Mikel Larreategik idatzia:
> Atzo gertatu zitzaidan bezala inork sustorik hartu ez dezan,
> Filezillaren euskararako itzulpena "osatu" eta "zuzendu" du Xabier
> Aramendik:
>
> https://filezilla-project.org/locales/eu.po
> https://filezilla-project.org/locales/eu_ES.po
>

Nik aurrekoan hartu nuen sustoa... orain ez dut astirik, baina beste 
inork egiten ez badu ahal dudanean idatziko diet Filezillakoei, 
hasieratik Aramendik egindakoak aipatuta eta VLCn izan zuen jarrera 
azalduta.
Ez da zaila izango Filezillakoak konbentzitzea, nik uste, lineako 
hiztegi batzuetako adibideak-eta erakutsita, Aramendiren itzulpenak 
asmakeria bat direnez... (emaberekundekoi - edo horrelako zerbait - eta 
lesbianaren adibidea jartzeko irrikitan nago ;) )

Nazkatuta nago tipo astun honen atzetik ibili beharraz... Launchpaden 
ere proiektu mordoa "osatu" eta "zuzendu" zituen, eta uste dut WinMerge 
eta Notepad++-ekin gauza bera egin duela.
Beraz, norbaitek proiektu horietako bat benetan zuzendu nahi badu...



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago