[Librezale] .EUS domeinua: aitzindarien plana

Mikel Iturbe Urretxa mikel a bildua hamahiru.org
As, Api 29, 12:57:36, CEST 2014


Aupa denoi,

Azken bileran erabaki zen posiblea zenean, librezalek .eus domeinua
eskuratuko zuela [1]. Bada, orain fundazioak ".EUS domeinuaren
Aitzindarien Programa" [2][3] abiarazi du. Finean, lehenengo 90
domeinudunak aukeratzeko programa da, domeinuok ekainaren 21ean
aktibatuko lirateke eta sei hilabetetan ez litzateke beste .eus
domeinurik aktibatuko. Ideia ona izan daiteke Librezalek bertan parte
hartzea, komunitatean duen erreferentzialtasuna ikusita,
aitzindarietako bihurtzeko domeinua eskuratzen.

Baina honek, prezio bat ere badu, eta ez bereziki merkea.
Norbanakoenzako domeinu berrien prezioa 300 eurotakoa litzateke eta,
euskararen aldeko entitateena, 500 eurotakoa. Nik egia esan, ez dut
garbi-garbi kategorizatzen Librezale ez batean ez bestean, baina
norbanakoetarantz jotzen dut gehiago.

Botearen egoera ikusita [4], ozta-ozta ordaindu dezakegu domeinuaren
prezioa, eta gainera, kantitate horri Aireaneko ostatatzearen gastua
ere kendu behar zaio (~100 eur.). 500 euro ordainduz gero, ekarpenak
egin beharko lirateke botera, ez baitago diru nahikorik dena
ordaintzeko. Ni prest nago ahalegintxoa egin eta euro batzuk jartzeko.

Beraz, zer dio herriak? Merezi du librezale.eus bihurtzea aitzindari
plan honen barruan, nahiz eta agian ahalegin ekonomiko txiki bat
suposatu dezakeen? Ala, kontrara, merezi du pixka bat itxarotea?

Nik, behin .eus hartzearen erabakia hartuta, plan honetan parte
hartzearen alde nago.

Behin aurrera egitea erabakitzen bada, has gaitezke beste gauza
batzuetaz hitz egiten (domeinua noren izenean joango den, oraingoa
mantenduko dugun, logotipoa aldatuko den e.a.)

Ba hori, orain, zuen txanda.

-- 
mikel

[1] http://librezale.org/wiki/2013-07-13_batzarreko_akta#Baliabideak
[2] http://www.domeinuak.eus/EUS_aitzindariak_baldintzak.pdf
[3] http://www.domeinuak.eus/prentsa-oharra_EUS_20140426_EU.pdf
[4] http://librezale.org/wiki/Botea:Egoera


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago