[Librezale] 2008ko urritik 2014ko otsailera
Ander Elortondo
ander a bildua debagoiena.net
Or, Api 25, 10:13:59, CEST 2014
Aupa!
2008ko abenduko librezaleko batzarrean azaldu nuen Debagoieneko
mankomunitateak migraziorantz joateko akordioa hartu zuela (pertsonal
batzordean)
hura intentzio honeko akordio baten gelditu zen naiz eta urrants
txikiak eman. gehinak thunderbird darabilte eta Ooo ekipo gehinetan
instalatu zen.
Orain goberbnu juntak akordio hau hartu du:
_*Mankomunitatean software librea ezartzea*_
Ikusirik formatu ireki bat normalean estandar irekien erakunde batek
argitaratzen duen datu digitalak gordetzeko zehaztapen bat dela,
erabiltzeko murrizketa legalik ez duena. Formatu ireki batek software
<http://eu.wikipedia.org/wiki/Software>jabedun eta libreetan erabiltzeko
aukera eman behar duela, bakoitzaren lizentziak erabiliz. Formatu
jabedunak, ordea, erakunde pribatuek definitu eta kudeatzen dituztela.
Formatu irekiak estandar irekien
<http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Estandar_ireki&action=edit&redlink=1>azpi-talde
bat direla.
Ikusirik formatu irekien helburu nagusia gordetako datuak epe luzera
irakurri ahal izateko bermea dela, baldintza legalak, teknologiaren
eskuragarritasuna, edo beste baldintza batzuen menpe egon beharrik gabe.
Beste helburu bat lehiakortasuna sustatzea dela, formatu jabedun bat
sortzen duenak guztiak hori erabiltzera derrigortu ez ditzan. Hori
dela-eta, gobernu eta enpresa pribatu askok formatu irekien erabilera
bultzatu nahi dutela.
Ikusirik software libre <http://eu.wikipedia.org/wiki/Software_libre>ko
programa informatikoek ahalegin berezia egiten dutela formatu irekiko
fitxategiak irekitzeko, lantzeko eta gordetzeko. Zenbait software
jabedun <http://eu.wikipedia.org/wiki/Software_jabedun>_, _ordea, bere
formatu propioak garatu eta sustatu egiten dutela eta, askotan, ez
direla formatu irekiko fitxategiak zabaltzeko eta irakurtzeko gai izaten.
Gobernu Juntak aho batez ZERA ERABAKI DU:
1.
Debagoieneko Mankomunitateak bulego lanetarako OASIS OpenDocument
formatuan egingo du lan eta dokumentu formatu eramangarrian (PDF)
banatuko ditu bere dokumentuak edonorentzat eskuragarri egongo diren
formatuan.
2.
Dokumentu hauek lantzeko LibreOffice 4.2 instalatzen hasiko da
ordenagailu guztietan, programa honen bertsio berriak hobekuntza
nabarmenak dituzten heinean bertsio hau edo hurrengoak ordezkatuko dute.
3.
Lehentasuna orain arte dugun lan dokumentuetan informaziorik ez
galtzea da, horregatik migrazio prozesua dagoen informazioa
aztertuta egingo da.
ea oraingoan haratago goazen.......
izan libre izan euskaldun!
Ander.
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.org/pipermail/librezale/attachments/20140425/89c08ce8/attachment.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago