[Librezale] Libreofficeren text field

Alexander Gabilondo alexgabilondo a bildua gmail.com
Ost, Ira 4, 00:17:51, CEST 2013


ar., 2013.eko iraren 03a 23:46(e)an, Asier Sarasua Garmendia(e)k idatzi 
zuen:
> ar., 2013.eko iraren 03a 23:14(e)an, Alexander Gabilondo(e)k idatzi zuen:
>> Aupa,
>> LibreOfficeren "inprimakiko kontrolak" tresna-barran bada kontrol bat
>> testu-koadroa izenarekin agertzen dena, ziur aski ingelesez text field
>> izena izango duela eta, nire ustez, euskaraz testu-eremua izan beharko
>> zuela.
>> Ondo izan.
>
> LibreOfficen Pootlen "testu-koadroa" bilatuz, guztiak jatorriz 
> ingelesez "text box" dira, ez dago "text field" bat ere[1].
>
> "Text field" bilatuz gero, berriz, kate bakarra dago Pootlen[2], eta 
> "testu-eremu" gisa dago itzulita.
>
> Beraz, uste dut ongi dagoela. Hala ere, ez dakit zertarako balio duen 
> kontrol horrek eta agian oker egon naiteke.
>
> Asier.
>
> [1]https://translations.documentfoundation.org/eu/libo_ui/translate.html#search=testu-koadroa&sfields=target 
>
> [2]https://translations.documentfoundation.org/eu/libo_ui/translate.html#unit=29247840 
>
>
Kontua da gaur ikusi dudala bideo-tutorial Desde Linux blogean [1] 
azaltzen duena nola sortu pdf inprimakiak LibreOfficen;  bideoa 
gazteleraz dago eta inprimaki-kontroletan agertzen da "campo de texto" 
izeneko kontrol bat euskaraz "testu-koadroa" izena duena. Berez 
testu-eremua dela iruditzen zait eta ez testu-koadroa -datu-base batean 
erregistro baten datua du helburu eta ez soilik markoa duen testua-. 
Arraroa da baina baliteke ingelesez gaizki egotea eta gazteleraz ongi. 
Zoramena izan daiteke jakitea text box horietatik zein da aipatu 
kontrolari dagokiona, beraz laga bere horretan, garrantzi txikiko kontua 
da-eta. Eskerrik asko.

[1] 
http://blog.desdelinux.net/como-crear-formularios-pdf-en-libreoffice-writer/?utm_source=feedburner&utm_medium=feed&utm_campaign=Feed%3A+UsemosLinux+%28Usemos+Linux%29

> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago