[Librezale] Libreofficen itzulbiratzen

Alexander Gabilondo alexgabilondo a bildua gmail.com
Lar, Ira 21, 00:02:02, CEST 2013


Aupa

LibreOfficen hainbat objektu txertatuta -formula, markoa eta batez ere 
irudiak- objektu hauen goitik beherako menuan "itzulbiratu" elementua 
agertzen da. Elementu honen aukerak dira: ez itzulbiratu, 
orrialde-itzulbiratzea, orrialde-itzulbiratze optimoa, zeharkatu, atzeko 
planoan, ingerada, ingerada-editatu... eta kontrolatzen du testuak zer 
jokabide hartu behar duen irudia edo objektuarekiko, gehien bat inguratu 
behar ote duen eta nola.
Kontua da niri, eta kontsultatu dudan jendeari, itzulbiratze terminoa 
bueltak ematearekin lotzen dugula eta ez testuaren kokatzearekin.
Hiztegietan ez dut itzulbiratu terminoa topatu eta Euskaltermek zuzenean 
lotzen du Windowsen itzulpenarekin eta ingelesezko "wrap", frantsesezko 
"retour a la ligne" eta gaztelaniazko "ajustar a la linea" terminoekin.

Nire ustez delako "itzulbiratu" baino argigarriagoa izango zen "testuz 
inguratu".
Zer iruditzen zaizue?

Alex


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago