[Librezale] Netiketa eta wikitik harpidetzeko modua

Asier Sarasua Garmendia asiersar a bildua yahoo.com
Ast, Urr 17, 20:42:56, CEST 2013


og., 2013.eko urrren 17a 09:02(e)an, Ander Elortondo(e)k idatzi zuen:
> Aupa!
>
> orri txukuna gelditu da. Batez ere erabiltzen den tonua gustatu zait.
> Horrela askoz eraginkorragoa dela iruditzen zait.
>
>
> Edonola, nahiz eta webgunea birgeria bat izan, arazo bat ikusten diot:
> nola irisi orri honetara ez balu Julenek esteka pasa postan?
>
> beharbada hari berri bat zabaldu beharko nuke aurkibidearen gaia
> lantzeko.  ;-)

Aurkibide bat dago goi eskuineko kutxan (lehenengo aukera da). Aurkibide 
horretan "Kontaktua" atala sartu dut, posta-zerrendaren orrira doana.

Orain 3 tokitatik joan daiteke zuzenean posta-zerrendara, webgunearen 
azaletik:
- Txopik esan duen "Parte hartu nahi duzu?" botoitik, hori da agerien 
dagoena, eta nik uste dut nahiko dela norbaitek Librezalerekin 
kontaktuan jarri nahi badu.
- Esan dudan bezala "Aurkibidea" menutik.
- Orri nagusiaren beheko menuan dagoen "Kontaktua" aukeratik.

Nire ustez, norbaitek aurkitzen ez bagaitu, ez da izango nondik jo ez 
dakielako! ;)

Asier.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago