[Librezale] Hackmeeting-ean parte hartuko dugu?

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Or, Urr 18, 19:27:32, CEST 2013


Aupa zuek:

Aurtengo Hackmeeting-a "Hack garaiak" deitzen da eta Euskal Herrian
ospatuko da aste pare bat barru. Sestaon zehazki.
http://www.sindominio.net/hackmeeting/

Bertan, software librearen euskaraketarekin zerikusia duen zerbait
egitea ondo legokela iruditzen zait.

Zerbait bururatzen zaizue? Hitzaldi bat? Tailler bat? Bilera bat?

Ni handik pasatuko naiz baina ez dut ezer antolatzeko
indarrik/denborarik. Norbait animatzen da?

abeamount, zuk itzulpen tailer bat prestatu zenuen Akademirako ezta?
Oker ez banago, azkenean, tamalez, ez zen egin. Hackmeeting-ean egin
nahi zenuke? Laguntzarik behar duzu? Aldi honetan lagun zintzaket!

Ekitaldi hau software librearen euskaraketan interesa eta laguntzeko
gogoa duen jendearekin egoteko leku aproposa iruditzen zait. Animatu
gaitezen nodo bat egiten!

Goraintziak,

Txopi.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago