[Librezale] [Hizkuntza] Adabe

Iņaki Larraņaga Murgoitio inaki a bildua zundan.com
Or, Urr 4, 11:20:56, CEST 2013


Egunon guztioi,

Aurrenik, eta ohartu bazarete, mezuaren gaia aldatu dut. Azken finean
'zalatza bat', 'zalantzatxoa' eta antzeko gaiek mezuaren edukia zertaz
ari den ez adierazteaz gain, mezu gehienak _zalantzak_ izan ohi dira.

Halakotan, ohitura izaten dut [Terminologia], edo kasu honetan
[Hizkuntza] bezalako etiketa bat aurretik jartzea. Uneko zalantza
'Adabe' hizkuntzari buruzkoa denez, egokia ikusten dut mezuaren gaian
'[Hizkunzta] Adabe' jartzea.

Mezuaren edukian sartuz, Adabe hizkuntza ez zait nire Itzulpen
Memorietan agertzen. 

Hala ere, Euskaltzaindiak onartutako munduko hizkuntzen PDF bat
badaukat. Zaharkituta egon daitekeen arren asko lagun dezake. Nori
bidaliko diot Mikelek aipatutako [1] orrialdeari hizkuntzak gehitzeko?
Dokumentuak 90 kB dituenez Mailman-ek ez dit posta-zerrendara bidaltzen utziko.

Dokumentuko paragrafo hauek kopiatu ditut:

" Oinarritzat hartutako ingelesezko heteroglotonimoa pertsona-taldea
edo herrialdea izendatzeko ere erabiltzen bada, -era atzizkia eranstea,
hala nola, achuarera, bavariera, igboera edo ingushera, atzizki horren
bidez, eta Euskaltzaindiak dioen legez, hizkuntza bereizi egiten baita
herritarren eta herrialdeen izenetatik.
Aldiz, ingelesezko heteroglotonimoa herritarrak edo eskualdea adieraz-
teko erabiltzen ez bada, edo ez bada halakorik identifikatzeko informa-
ziorik eskuratu, bere horretan erabiltzea erabaki da, -era atzizkia
erantsi
barik, alegia. Kasu horietako adibideak honakoak dira: aguano, andoke,
halung edo peere."

Adabe oraindik euskaraz adostu gabe dagoela dirudienez, eta herritarrak
edo eskualde bat ez duenez adierazten, Euskaltzaindiaren
arauaren arabera honela euskaratu beharko genuke:

	Adabe


Ea astebukaera honetan Po batzuk aurkitzen ditudan herrialde eta
hizkuntzen zerrendekin posta-zerrendara edo arduradun bati bidaltzeko.

Oaintxearte,

Dooteo

[1] http://librezale.org/wiki/Hizkuntzak_eta_herrialdeak





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago