[Librezale] [Windows 8] Show in Files

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Lar, Urr 19, 12:09:21, CEST 2013


Aupa,

Firefoxen Metrorako (Windows 8) interfazearen lokalizazioan, "Show in
Files" katea agertzen da eta Windows erabiltzaileen laguntza behar
dut.

Testuinguru honetan, "Files" fitxategi-arakatzailearen izen propioa
da, OS Xn "Finder" edo GNOME ingurunean "Nautilus" den modu berean.

Microsoften terminologia-atarian ordain gisa "Fitxategiak" [1]
azaltzen da baina testuingurua falta denez ez dago modurik jakiteko
aplikazioari buruz edo orokorrean fitxategiei buruz ari den.

Beste hizkuntzei erreparatuta:

- Gazteleraz izen berezi gisa hartu dute, "Mostrar en Archivos" [2]
- Frantsesez aldiz "explorateur de fichiers" formula generikoa erabili dute [3]

Frantsesen kasuan bezala eginbide arrunt gisa onar genezake "Files"
eta "Erakutsi fitxategi-arakatzailean" itzuli, besterik gabe.

Dena den Windows erabiltzaileek espero duten terminologia
errespetatzea zentzuzkoa dela uste dut, hortaz argituko dit norbaitek
"Files" nola agertzen den euskarazko lokalizazioan?

Eskerrik asko!
Julen.

[1] https://www.microsoft.com/Language/en-US/Search.aspx?sString=files&langID=eu-es
[2] http://transvision.mozfr.org/?repo=aurora&sourcelocale=en-US&locale=es-ES&search_type=strings&perfect_match=perfect_match&recherche=Show+in+Files
[3] http://transvision.mozfr.org/?repo=aurora&sourcelocale=en-US&locale=fr&search_type=strings&perfect_match=perfect_match&recherche=Show+in+Files


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago