[Librezale] Netiketa eta wikitik harpidetzeko modua

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
As, Urr 15, 19:17:50, CEST 2013


Aupa,

Pasa den abuztuan netiketari buruz zabaldu nuen haria [1] ezerezean
geratu aurretik, mezu-truke hartako ideiak biltzen saiatu naiz wikiko
posta-zerrendaren orrian:

http://librezale.org/wiki/Posta-zerrendak#Netiketa

Tokiz kanpokorik ikusten baduzue, komentatu; bestela, betirako
idatziak geratuko dira... ;)

Horrez gain, zerrendari bisibilidade gehiago eman eta jendea
erakartzeko, posta-zerrendara zuzenean harpidetzeko inprimaki bat
gehitu dut MediaWiki-rako gehigarri sinple bat erabilita [2]. Itxura
moldatu diot orrian bere garrantzia emateko eta ondo nabarmen gera
dadin.

Ea ba honek guztiak zerbaitetarako balio duen.

Txintxoak izan,
Julen.

[1] http://librezale.org/pipermail/librezale/2013-August/005144.html
[2] https://www.mediawiki.org/wiki/Extension:Mailman


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago