[Librezale] [Terminologia] Batez besteko vs Batezbesteko
dooteo
dooteo a bildua zundan.com
As, Urr 1, 09:21:44, CEST 2013
Eeegunon guztioi,
KDEren proiektua amaitzen ari gara eta itzultzaileek mezu batean
average == batezbestekoa
gisa euskaratu dute.
Badazpada Eusko Jaurlaritzako arduradun bati galdetu diot eta honakoa
erantzun dit:
'Euskaltzaindiko Hiztegi Batuan "batez beste" eta "batez besteko" ezarri
dute http://www.euskaltzaindia.net/index.php?sarrera=batez
+beste&option=com_hiztegianbilatu&view=frontpage&Itemid=410&lang=eu&bila=bai , beraz, hori da zuzena.
Harrigarria egiten zaidana da Elhuyarren eta Zehazkin lotuta egotea,
baina Euskaltzaindiak esaten duena da bete beharrekoa.'
Badakizue beraz, 'batez bestekoa' edo 'batez beste' da erabili
beharrekoa.
Ondo izan,
Dooteo
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago