[Librezale] Librezale Workshop+Akademy Party at Kafe Antzokia

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
As, Maiatza 21, 18:56:01, CEST 2013


ar., 2013.eko mairen 21a 14:24(e)an, Dani Gutiérrez Porset(e)k idatzi zuen:
> Kaixo librezaleok,
> komentatu nuen bezala, uztailaren 13an (larunbata) Kafe Antzokiko
> Akademy festaren aparte, ondo legoke itzulpen tailer bat montatzea. Ez
> bakarrik irakasteagatik, baizik eta gu biltzeagatik ere, aurpegiak
> ikusteko eta giro onean "librezaletasuna" ospatzeko :)
>
> Nire proposamena da:
> * 18:00 hitzaldi / itzulpen tailer bat (ez bakarrik KDE baizik eta
> Gnome, Mozilla eta abar ere)
> * 21:00 atsedenaldia
> * 22:00 Kontzertua (Adarrots folk taldea)
>
> Tailerra burutzeko hemengo pertsona batzuek esan zuten lagunduko zutela,
> eta orain finkatu behar dugu. Zelan ikusten duzue? Nire ustez,
> tailerrean bi edo hiru kide beharko ditugu.
>
> Anima zaitezte eta mesedez erantzun gaur: barkatu baina Kafe Antzokiko
> kideek bere uztailako agenda prestatu behar dutela esan didate oraindela
> ordu bat, eta halako planaren bat baieztatzeko GAURTXE bertan egiteko
> eskatu didate, uff.

Ba sentitzen dut baina nik gaur bertan ezin dut baiezkorik/ezezkorik 
eman. Are gehiago, lan kontuak tarteko, ekainaren bukaera arte ez dut 
jakingo konpromisorik hartzeko moduan naizen :(

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago