[Librezale] Librezale Workshop+Akademy Party at Kafe Antzokia

Dani Gutiérrez Porset jdanitxu a bildua gmail.com
As, Maiatza 21, 14:24:23, CEST 2013


Kaixo librezaleok,
komentatu nuen bezala, uztailaren 13an (larunbata) Kafe Antzokiko Akademy
festaren aparte, ondo legoke itzulpen tailer bat montatzea. Ez bakarrik
irakasteagatik, baizik eta gu biltzeagatik ere, aurpegiak ikusteko eta giro
onean "librezaletasuna" ospatzeko :)

Nire proposamena da:
* 18:00 hitzaldi / itzulpen tailer bat (ez bakarrik KDE baizik eta Gnome,
Mozilla eta abar ere)
* 21:00 atsedenaldia
* 22:00 Kontzertua (Adarrots folk taldea)

Tailerra burutzeko hemengo pertsona batzuek esan zuten lagunduko zutela,
eta orain finkatu behar dugu. Zelan ikusten duzue? Nire ustez, tailerrean
bi edo hiru kide beharko ditugu.

Anima zaitezte eta mesedez erantzun gaur: barkatu baina Kafe Antzokiko
kideek bere uztailako agenda prestatu behar dutela esan didate oraindela
ordu bat, eta halako planaren bat baieztatzeko GAURTXE bertan egiteko eskatu
didate, uff.

-- 
............................................
http://danitxu.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.org/pipermail/librezale/attachments/20130521/3600c282/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago