[Librezale] Android euskaraz

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
As, Maiatza 7, 22:31:18, CEST 2013


Gabon!

ar., 2013.eko mairen 07a 12:08(e)an, Urtzi Odriozola(e)k idatzi zuen:
> Kaixo,
>
> Aurreko batean Juleni ere aipatu nion baina, hemen guztioi komentatu
> nahi nizueke. Kontua da, android itzulpenak Glotpress batean jarrita
> ditugula aparteko sistema batean. Baina, teknologia ez dugu asko
> atsegin... poodle egokiagoa ikusten dugu itzulpenak egin eta mantentzeko
> lan tresna bezala.
>
> Gauza da, hasiera batean behintzat poodleek ez zituela androideko
> itzulpen fitxategiak onartzen (xml fitxategiak dira). Baina badirudi
> azken eguneraketen ostean hori posible dela, ezta? Edo hori ulertu nuen
> behintzat. Hau ala izanda, proiektua librezalen bertan sartuko genuke.
>
> Nola ikusten duzue?

Bere garaian komentatu genuen modura, Librezaleko baliabideak 
erabiltzeko ez dago arazorik.

Pootle-ri dagokionez:
- Azpitik darabilen Translate Toolkit-ek Androiderako euskarri 
esperimentala dauka (Weblate-k hau erabiltzen du, adibidez).
- Euskarri hori ez da natiboa Pootle-n. Nire ustez une honetan egokiena 
Androideko resources.xml fitxategiak POra bihurtzea litzateke.

Honetaz guztiaz aparte, Pootle eguneratu egin behar da (hau gutxienekoa da).

Bihar IEBra azaltzekoak bazarete han hitz egin dezakegu nahi baduzue.

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago