[Librezale] Firefox OSi buruzko materiala

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Ast, Maiatza 9, 15:03:24, CEST 2013


Kaixo Librezale!

Azkenean mezu bat idazteko tartea!

Atzo Twitter bidez zabaltzeko aukera izan nuen baina hemen ere derrigor 
zabaldu beharra daukat: Firefox OSi buruz IEBrako prestatutako materiala.

Firefox OSen inguruko ikuspegi orokorra izateko eta gakoak ulertzeko 
ondo egon daitezke slide-ak (oharrak daude orri bakoitzean, sagua pasa 
behar da gainetik): http://julen.io/talks/ieb2013/

Halere uste dut mami gehiago duela aurreko egunean zerrenda honetara 
bertara bidali nuen mezuak. Biak elkarren ondoan izanda sistemaren 
gakoak ulertzeko moduan izango zarete.

Aurkezpen hori prestatzerakoan, baliabide interesgarrien bilduma bat ere 
osatu dut: http://doc.julen.io/f965709cb274c68c600c

Garatzaileentzako informazioa eta helburu orokorreko artikuluak biltzen 
dira bertan. Ez banaiz aspertzen behintzat, dokumentu hau eguneratzen 
joateko asmoa daukat.

Ea datozen egunetan zerrenda honetara bestelako informazioa bidaltzeko 
tarterik topatzen dudan (lokalizatutako simulatzaileak, telefonoen 
interfazea lokalizatzea etab.).

Julen.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago