[Librezale] Firefox OSen inguruan

Ander Elortondo ander.elor a bildua gmail.com
Ast, Maiatza 2, 14:45:44, CEST 2013


Aupa Julen!

jaso txalo zaparrada nire aldetik.

izan libre izan euskaldun!



2013/5/2 Julen Ruiz Aizpuru <julenx a bildua gmail.com>

> (Abisua: aspalditik zintzilik neukan mezua da eta luzea da)
>
> Kaixo lagunok,
>
> Askoek jakingo duzuen moduan Mozillako lagunak telefonoetarako sistema
> eragile bat prestatzen ari dira eta Firefox OS izen komertziala izango du.
>
> Proiektua bera Boot-2-Gecko (B2G) izenez bataiatu zuten, helburua hori
> baita: gailutik (telefonoa, tableta) zuzenean webera abiatzea.
>
> Honetarako telefono-konpainien laguntza ere badute (nagusiki Telefónica)
> eta ez bakarrik zabalkunderako, hau da, telefonoak kontsumitzaileen eskura
> ipintzeko, garapenerako ere bai.
>
>
> Baina hau guztia... zergatik?
>
> Mozilla ez da kapritxoz ari.
>
> Inondik inora ez du helburu telefonoen salmentaz bizitzea, Apple etxea
> bezala, adibidez. Inondik inora ez du helburu jendeak bere zerbitzuak
> erabiliz webguneetako iragarkiak kontsumitzea (halakorik balego!),
> Google-ren modura, esate baterako.
>
> Duela gutxi euskaratu dugun Mozilla Manifestua[1] irakurri baduzue, hor
> zehaztutako konpromisoak aurrera eramatea eta sustatzea du helburu Mozillak
> proiektu gisa. Eta Mozilla Fundazioak hori betearazteko ardura du.
> "Irekitasuna, berrikuntza eta aukera-berdintasuna" dira ardatz.
>
> Gailu mugikorren eremuan mundu mailan duopolio bat bizi dugula esan liteke
> eta testuinguru horretan webak bizi duen egoera ez da ona. Osasungarria ere
> ez dela pentsatzeko arrazoiak badaude:
>
>
> 1. Web bidez kontsultatu ahal izango genukeen edukia aplikazioen atzean
> ezkutatzen ari da.
>
> Honek ekosistema jakinetarako menpekotasuna sortzeaz gain, edukia
> gailu+sistema konbinazio jakin batzuetarako soilik geratzen da erabilgarri.
> Hauek dira "walled garden" modura ezagutzen direnak.
>
> Aplikazio asko daude (asko, ez denak) gailuaren eginbide bereziak
> erabiltzera iristen ez direnak (geolokalizazioa, azelerometroa, kontaktuak,
> kamera...). Orduan, zergatik garatu erabiltzailearen ikuspegitik eta
> ikuspegi teknikotik aparteko ezer gehitzen ez duten aplikazioak?
>
> Bestalde, merkatuan dauden sistema guztietarako aplikazioak sortzea ez da
> eskalagarria garatzaileen ikuspegitik. Sistema berri bakoitzak lengoaia,
> tresna, ezagutza eta prozesu desberdinak eskatzen ditu (neurri batean hau
> saihesteko badaude PhoneGap-en tankerako aukerak).
>
> Dena den, ohikoa da aplikazio askok eta askok sistema bat edo bi hartzea
> kontuan soilik; gainontzekoak, hor konpon. Garatzaileen formazioa eta lana
> ordaindu egin behar da, ez da debaldekoa.
>
> Marketin-ikuspegitik agian egokia izan liteke aplikazio bat sortzea
> (edozeren gainetik modan egon beharra dago), baina edukia bada eskaintzen
> dena, zabalkundea oztopatzea besterik ez da, informaziorako sarbidea
> zailtzea.
>
>
> 2. Mugikorretarako erabiltzen diren web nabigatzaileen gehiengoak WebKit
> bakarrik hitz egiten du.
>
> Ondorioz, dagoeneko web garatzaile asko hasi dira mugikorretarako webak
> WebKit-erako soilik prestatzen. Garatzaileak ez badira estandarretara
> atxikitzen, enpresa jakin batzuen eskutan uzten da teknologiak hartuko duen
> norabidea. Gogoratu ze ederrak ziren IE6ren garaiak :)
>
> Gainera, bestelako ondorioak ere izan ditzake: zer pasatuko da WebKit-rako
> garatu diren webgune horiekin Chrome Blink motorra erabiltzen hasten denean?
>
> Honek ezin du ona izan pluraltasunerako, aukera-berdintasunerako ez eta
> berrikuntza sustatzeko.
>
>
> Telefono-konpainiek ere badituzte proiektu honetan interesa izateko
> arrazoiak, azken urteotan ikusi baitute nola zerbitzuen alorrean ezin duten
> lehiatu Android eta iOSen modurako sistemekin.
> Ahots- eta datu-tarifen hornitzaile soil izatera pasa dira eta Firefox OS
> zerbait ezberdina eskaintzeko aukera modura ikusi dute.
>
> Honetan ez dut sakonduko, konpainien arrazoi komertzialak baitira azken
> batean, ez Mozillarenak. Edonola ere puntu honek zalantzarik gabe lagunduko
> du Firefox OSen zabalkundean.
>
>
> Zer egingo du Mozillak hau guztia aldatzeko?
>
> Weba lehen mailako hiritar bihurtu nahi du, plataforma weba bera izan
> dadin. Honekin batera, eta webaren izaerarekin bat, ekosistema libre eta
> banatua osatuko du.
>
> Baina gaur egun ezagutzen dugun weba ez dago horretarako prestatua.
>
> Horregatik, B2G proiektuaren ezinbesteko zati gisa web teknologiak
> hedatzeari ekin diote Mozillan, WebAPIak[2] sortuz aukera berriak
> eskaintzeko garatzaileei.
>
> WebAPI hauek definitu eta inplementatzearekin batera, estandarizatzeko
> prozesuan ere jarri dituzte, gainontzeko nabigatzaileek ere inplementatzeko
> modua izan dezaten (izatez, WebKit-en dagoeneko inplementatu dira API
> batzuk).
>
>
> Arrakastarik izango du?
>
> Mozillak planteatzen duen kontzeptua ez da berria.
>
> Lehenengo iPhonetan ez zegoen SDKrik eta Steve Jobs delako batek
> aplikazioak web teknologiekin garatuko zirela esan zuen. 2007a zen orduan
> eta webak ez zeukan gaur egun daukan garapenik.
>
> webOS sistema eragileak ere web teknologiak izan ditu ardatz betidanik.
> Telefonoaren eginbide aurreratuak erabiltzeko bere SDK erabili behar da
> ordea.
>
> Aurrez aipatu bezala telefono-konpainien bultzada garrantzitsua izango da.
> Are garrantzitsuagoa izango da garatzaileen lana ordea, hauen esku baitago
> teknologiari merezi duen garrantzia ematea.
>
> Baina Mozillaren arrakasta ezin da neurtu merkatu-kuoten testuinguruan.
> Arrakasta ez dira zenbakiak. Etorkizunean Firefox OS produktu gisa
> desagertuko balitz ere, proposatutako teknologiak beste ekosistemetan
> erabilgarri badaude, orduan arrakasta izan du.
>
>
> Lokalizazioaren inguruan.
>
> Firefox OSen erabiltzaile-interfazea (Gaia) euskaratuta dago
> (eranskinetako irudiak froga gisa doaz):
> https://hg.mozilla.org/gaia-**l10n/eu/<https://hg.mozilla.org/gaia-l10n/eu/>
>
> Kate asko Firefoxetik berrerabilita, bi arratsaldeko kontua.
>
> Honek ordea ez du esan nahi merkaturatzen den edozein telefono euskaraz
> egongo denik, telefonoan erabilgarri dauden hizkuntzak telefono-konpainiek
> edo fabrikatzaileek erabakiko baitute. Horrez gain, bakoitzak bere
> pertsonalizazioak gehitzeko aukera izango du.
>
> Hau horrela da muga teknikoak daudelako. Kasurik onenean hizkuntza guztiak
> eskaini nahi dira, zerrenda batetik aukera egin eta automatikoki
> deskargatzen den hizkuntza-pakete modura, adibidez.
>
> Baina une honetan hori teknikoki posible ez denez, telefono-konpainien edo
> fabrikatzaileen esku egongo da aukera.
>
> Gainera, mozilla.dev-l10n posta-zerrendan matraka handia[3] egon da honen
> inguruan.
>
> Batzuek telefono-konpainiei erabilpen-datuak eskaintzea proposatu zuten
> hizkuntzen aukera egitea errazteko. Noski, gurea bezalako hizkuntzentzat
> hori zentzugabekeria hutsa da eta horregatik eta denboran zehar gehitzen
> joan diren bestelako arrazoiengatik (Androiderako Firefoxen kasua tartean
> da), pertsona dexente gaude haserre.
>
> Ekainetik aurrera, Firefox OS darabilten telefonoak Brasil, Kolonbia,
> Venezuela eta Espainian egongo dira erabilgarri lehenik. Honek guri ere
> eragiten digu beraz.
>
> Panorama ikusita, katalanen arduradunak eta neuk Teléfonicako
> langile/arduradunekin harremanetan jartzea erabaki genuen gauzak nola
> zeuden ikusteko. Jasotako erantzunaren arabera:
>
> 1. v1.0.1ean (ekaina) ez dira egongo (eu, ca, gl-ri buruz ari naiz,
> nagusiki). Dagoeneko kodea eta bestelakoak "itxita" daude.
> 2. v1.1ean (iraila) egon litezke, baina konplikatua da. Sartu nahi dituzte
> baina negozio-erabakien menpe daude.
> 3. v.next (batek daki noiz) egongo dira. Are gehiago aipatutako muga
> teknikoak gainditzen badira.
>
> Edozein modutara, duela gutxi garatzaileentzako telefonoak[4] salgai jarri
> dituzte eta lokalizazioa dagoeneko proba daiteke. Beste Android telefono
> batzuk ere erabil daitezke horretarako[5].
>
> Geroz eta jende gehiagok erabili, orduan eta emaitza txukunagoa izango da.
> Denon laguntza ezinbestekoa da hemen eta interesa, gogoa eta denbora duenak
> eskua altxa dezala.
>
>
> Detaile mordoa aipatu gabe utzi dut eta ziurrenik gauza inportante gehiago
> ere bai. Halere espero dut laburpen honek proiektua ezagutzen eta ulertzen
> lagundu izana.
>
> Bide batez, auto-bonbo pixka bat: datorren asteazkenean, hilak 8, IEBren
> barruan Firefox OSi buruzko sarreratxo bat egitera noa (ez dago detaile
> gehiegi azaltzeko denborarik). Interesik baduzue, azaldu!
>
> Azkenik, garapen kontuetan aritzen direnentzat: Bilbon hilaren 17an
> Firefox OSen inguruko jardunaldiak antolatu dituzte, batez ere helburu
> praktikoarekin.
> Izena emateko: http://movilforum.com/**jornadaffoxosbilbao/<http://movilforum.com/jornadaffoxosbilbao/>
>
>
> Eta bueno, nahiko momentuz, ez?
>
> Julen.
>
>
> [1] https://www.mozilla.org/about/**manifesto.eu.html<https://www.mozilla.org/about/manifesto.eu.html>
> [2] https://wiki.mozilla.org/**WebAPI <https://wiki.mozilla.org/WebAPI>
> [3] http://markmail.org/thread/**7knucpphzb36bkce<http://markmail.org/thread/7knucpphzb36bkce>
> [4] http://devphone.mozilla.org/
> [5] https://developer.mozilla.org/**en-US/docs/Mozilla/Firefox_OS/**
> Firefox_OS_build_**prerequisites#Have_a_**compatible_device_or_use_an_**
> emulator<https://developer.mozilla.org/en-US/docs/Mozilla/Firefox_OS/Firefox_OS_build_prerequisites#Have_a_compatible_device_or_use_an_emulator>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20130502/a99df212/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago