[Librezale] Dooteo eta EuskalGNUren lokalizazioak

Asier Sarasua Garmendia asiersar a bildua yahoo.com
As, Eka 25, 15:57:16, CEST 2013


ar., 2013.eko ekaren 25a 00:25(e)an, Alexander Gabilondo(e)k idatzi zuen:
> Hiru aste pasa dira Ander Elortondok EuskalGNUren ixteak umezurtz utzi 
> dituen lokalizazioen gainean hausnarketa eskatu zuela eta foro honetan 
> hitzik ere ez da mugitu.
> Anderrek Gnome, Gimp, Inkscape... aipatzen ditu. Dooteok bere mezuan 
> OpenOffice eta LibreOffice.
>
> LibreOffice-n kasua dagoeneko larria da. 4. bertsiorako euskara 
> baturako Xuxen ez dago (bai bizkaierarako) eta ugari dira ingelesez 
> agertzen diren aukerak eta mezuak.

Aupa, mezu hau lehenago idatzi behar nuen, baina orain LibreOffice 
aipatzen duzula...

Ez dakit oso ongi nola demontre, baina ekainaren 21etik LibreOfficen 
Pootle zerbitzarian[1] administrazio baimenak ditut. Twitterreko mezu 
bati erantzun niolako nago horrela.[2]

Kontua da duela urtebete inguru Zundan enpresaren webgunean hau[3] ikusi 
nuela.

"LibreOffice agertzean proiektuaren eguneraketa komunitatearen esku 
uzteko garaia iritsi zen, Zundan-ek bestela ere software libreko beste 
proiektu askoren ardurarekin jarraitzen duelak."

Orduan LibreOfficeren Pootlen izena eman eta bertako PO fitxategi bat 
itzuli nuen, baina Pootlera igotzera nindoala, baimenik ez nuela ikusi 
nuen. Orain bertako administrazailea nor zen begiratu eta MPascual zela 
ikusi nuen.[4]

PO fitxategia itzuli eta MPascuali abisatu nion ea igo zezakeen. Baietz 
erantzun zidan, baina gero ez nuen gehiagorik jakin eta beste kontu 
batzuekin hasi nintzen.

Beno, ba hori, administratzaile baimenak ditudala, eta LibreOffice 
proiekturako beharbada ez dela beharrezkoa Dooteorekin hitz egitea. Egin 
beharko genukeena da lehenengo erabaki LibreOffice Librezaleren proiektu 
modura hartu nahi dugun ala ez. Baiezkoa bada, gero gure artean 
antolatu, Librezale barruan, ea nork hartu nahi duen honen ardura. Nik 
egin ditzaket administratzaile lanak eta itzulpenak igo Pootlera, eta 
itzulpen batzuk egin ere bai, baina ez daukat LibreOffice osorik nire 
gain hartzeko denborarik.

Asier.

[1]https://translations.documentfoundation.org
[2]https://twitter.com/LowRisingTone/status/347091327206436865
[3]http://www.zundan.com/lokalizazioa/openoffice/
[4]https://translations.documentfoundation.org/accounts/MPascual



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago