[Librezale] Firefox OS launch-aren koordinazioa

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Al, Eka 10, 15:12:24, CEST 2013


Aupa,

Firefox OSen launch-ari begira komunitatearen parte-hartzea bilatzen ari 
dira Mozillan eta hilaren 22an Madrilen koordinazio egun bat egitekoak 
dira komunitateko partaide eta Mozillako langileekin.

Bertaratzeko gonbidapena luzatu didate baina denbora, gogo (marketin 
kontuak ez dira nireak) eta konpromisorako ezintasunagatik ezezkoa eman 
beharrean naiz.

Halere, gogoz dagoen beste norbait joatea aukera bat da. Komentatu 
didatenez ideia da Firefox OSen launch-ari begira EHan jendea lokalki 
mobilizatzeko zubi-lanak egingo dituen pertsona bat izatea gutxienez.

Inork interesik izango balu, eskertuko nuke ahalik eta lasterren (gaur 
bertan!) nirekin harremanetan jartzea.

Eskerrik asko, aldez aurretik!
Julen.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago