[Librezale] Fwd: Euskalgnu, akabo?
Ander Elortondo
ander.elor a bildua gmail.com
Al, Eka 3, 10:02:59, CEST 2013
Dooteoren mezua jaso dugu Osoitz eta biok.
Egia esan honek merezi du hausnarketa bat.
dooteo gnome, gimp, inkscape eta beste hainbat itzulpenen arduraduna
baitzen.
izan libre izan euskaldun!
Ander.
---------- Forwarded message ----------
From: Zundan <info at zundan.com>
Date: 2013/6/3
Subject: Re: Euskalgnu, akabo?
To: Osoitz E <oelkoro at gmail.com>, Ander Elortondo <ander.elor at gmail.com>
Yeuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuup aspaldikooooooooooooo,
EuskalGNU elkartea itxu egin dugu. Gauza da, azken urteotan neu bakarrik
ari nintzela EuskalGNUrekin bai GNOME/OOo bai webguneko albisteekin. Eta
neure bizkarrean musutruk egiten ari nintzen proiektu gehiegi zeuden.
Adibidez, gainetik kendutakoa OOo/LibO izan da. Hori dela eta, EuskalGNU
ixtea adostu genuen. Itxierari buruzko azken albiste bat emateko asmoa
geneukan, baina itxiera beraren prozesua ere (edozein elkarte ixteko
burokrazia) luzate egin zitzaigun, azkenean konturatu gabe zerbitariaren
kontratua ere amaitu egin zitzaigun (oraindik domeinua urria arte
daukagu).
Bestetik, Librezaleok jakin dezazuen, aipatu behar dizuet Eusko
Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak sustatuta KDEren
zati baten euskaraketa amaitzen ari garela, eta HPSek sustatutako azken
proiektua izango dela. Dagoen krisiaren eraginez, pare bizpahiru urtez
behin soft librearen proiektu bat euskaratzeko sustepenei bukaera
emanez. Horrek esanahi du hemendik aurrera euskaratutakoaren eguneraketa
eta aplikazio berrien euskaraketa komunitatearen esku geratzen dela
erabat.
Nire kasuan (Zundan) berriz, urte asko (gehiegi agian) pasa ditut
lokalizazio arloan laguntzen, eta aplikazioak/programak garatzeari
ekitea nahi diot, C/C++ hizkuntzetan nabil garai zaharretako trebetasuna
berreskuratzeko. Horrek esanahi du piskanaka nere gain dauden proiektuak
beste batzuen eskuetan jartzen joango naizela.
Nahi duzutenean gera gintezke garagardo batzukin solasean aritzeko.
Ooooooaintxearte,
Dooteo
Jatorrizko mezua: lr., 2013-06-01 20:18 +0200, egilea: Osoitz E
> Aupa Dooteo, aspaldiko partez.
>
>
> Opor oso luze batzuk eta gero berriro hasi naiz librezalen kaka
> ematen.
>
>
>
> Egunak neramatzan arduratuta euskalgnu.org webgunea erorita
> zegoelakoan, gaur librezale posta zerrendara mezu bat bidali dut ere,
> baina gero zure enpresaz gogoratu naiz eta bertan lokalizazioei
> aipamena egiten diozula ikusi dut, apur bat lasaiago geratu naiz.
>
>
> EuskalGNU proiektua bukatutzat eman duzue?
>
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.org/pipermail/librezale/attachments/20130603/ef0da899/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago