[Librezale] AKADEMY amaitu da bilbon

Dani Gutiérrez Porset jdanitxu a bildua gmail.com
Al, Uzt 22, 17:53:24, CEST 2013


Kaixo,

  Zoritxarrez ezin dut parte hartu izan (entzule erara noski!) hain gertu
> izan dugun horrelako ekitaldi garrantzitsu eta libre honetan. Zorionak eman
> nahi nizkioke antolatzaileei eta Daniri bereziki egin duten lan
> bikainagatik.
> planetkde.org bisitatu eta zein ondo baloratu den mundu mailako KDEn
> Akademy hau irakurtzea besterik ez dago.
> Zorionak berriz ere!
>
Eskerrik asko, Ander! benetan oso ondo pasatu du jendeak. 300 pertsonekin
(Indiakoak, Panama, Brasil, EEBB, Tanzania, Ukrania, Hegoaldeko Korea,
Europako leku askotik,...) eta 9 egunekoak, zaila da lerro gutxi batzuetan
hainbeste ordu deskribatzea, baina agian argazki batzuekin ikusiko duzue
giroa. Kafe Antzokian, Gaztelugatxen, Elantxoben, Ean, sagardotegi batean,
"Euskal Herria" txalupan Bilboko itsasadarretik,... Ah, eta ez pentsa
bakarrik parrandan egon garela: goizetik eta arratsaldetik (eta batzuk
gauez ere) landalan :)

   http://community.kde.org/Akademy/2013/Photos

Hau da talde osoko argazkia:
   http://www.flickr.com/photos/jriddell/9288772280/in/set-72157634614563306
Eta hau garagardo berezi bat atera genuen: "Aske pentsatzen eta hackeatzen
duten hoientzat":

http://www.flickr.com/photos/jriddell/9315149263/sizes/o/in/set-72157634614563306/



-- 
............................................
http://danitxu.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20130722/2253e395/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago