[Librezale] KDE-ren itzulpena eta diru laguntzak
Dani Gutiérrez Porset
jdanitxu a bildua gmail.com
Al, Uzt 22, 17:41:31, CEST 2013
Egun on,
Akademy-n 9 egun ta gau pasa ta gero, garbiketa digitalaren asteburu luzea
izan dut :)
Saiatuko naiz agertu diren galderei eta oharrei erantzuten:
Diruaren arabera, argi eta garbi dago arrisku eta ahultasun batzuk daudela
bietan, adibidez Asierrek adierazi dituenak. Beste bat izan daiteke
motelago edo laisterrago lortzea (denbora librean edo eguneroko 5-7 orduzko
denboraldi batean). Edo beste hau: nik nahiago nuke Administrazioak diru
publikoa halako guztientzako proiektuei ematea, eta ez pribatiboei; noizean
ematen dit pribatiboa bada dirua dakarrela, eta librea merkea edo dohaina
edo "de segunda" dela. Honekin apurtu beharko litzateke.
Nire ustez, printzipioz eta teorian bi bideak ondo egon daitezke.
Daukadan asmoa diru barik hastea da; orain dela hila batzuk komentatu nuen
bezala, Kdenlive-rekin hasi nahi dut, eta holan poliki poliki hobeto
ezagutuko dut KDE osoa itzultzeak zenbat ordu eraman ahalko lukeen.
Oraintxe idearik ez daukat gaur egun dirulaguntzarik dauden ala ez halako
zeozertarako, eta berdin zait, ze gutxienez niretzat hau ez dago diruaren
menpe. Dena den txiki-mikro-pyme bat bezala lan egiten dudanez, bidean
aukeraren bat topatzen badut, halako zeozer planteatzea gustatuko
litzaidake:
"Aizu, instituzio X edota enpresa Y laguntzaile hori:
1. Software hau itzultzeko ordaintzen baduzue, denok laisterrago izango
dugu euskeraz, eta mantenimendu hobe bat ziurtatuko da.
2. Eskaera hau ez dator Librezaletik edo Librezaleren izenean. Hau ez da
Librezalerekiko kontratu bat, baizik eta nirekin. Librezalek ez
dauka arduradunik (arazo gisa, esan nahi dut). Baina:
3. Itzulpen hau egiteko hazia Librezale "euritakopean" kokatu nahi dut, ze
Librezale da software librearen euskeratzeko erreferentziarik nagusiena,
eta bere wiki edo web orritik zabaldu ahalko da itzulpen hau.
4. Itzulpen hau software librea da ere, hau da: edonork har dezake bere
itzulpen desberdin bat egiteko. Eta ondo legoke edonor horrek gure
itzulpenera gehigarriak edo aldaketak sartu nahi baditu, hori onartzea;
jakina, ez edozein eratan (kalitatea eta prozeduraren batzuk bermatzeko);
horretan arazoren bat sortzen bada, modu logiko eta heldu baten bidez
konpondu beharko genuke, adibidez, Librezaletik komisio bat bilatzen
saiatuz."
Hauxe da nire asmoa. Dena den, pozik entzungo ditut zuen beste iritziak edo
aholkuak; azken finean, esperientzi luzeagoa daukazue zuek halako gaietan.
--
............................................
http://danitxu.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.org/pipermail/librezale/attachments/20130722/5cac49dc/attachment.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago