[Librezale] EuskalGNU joan zaigu
Osoitz E
oelkoro a bildua gmail.com
Lar, Uzt 20, 12:23:21, CEST 2013
Barkatu, izenburu hori duen zerrendan haria egon badago, hala ere orden
horren aipamentik ez dut ikusten.
2013/7/20 Osoitz E <oelkoro a bildua gmail.com>
> Artikulua zerrendara bidaltzekotan egon nintzen baina azkenean ez nuen
> beharrezkoa ikusi, EuskalGNUren historia kontatzen duen eta lana eskertzen
> duen artikulu bat da, beste ezeri aipamenik egiten ez diona, eta hori
> adostutako egitekoen artean zegoela ulertu nuen.
>
> Adostutako orden finko bat aipatzen duzu, egin beharrekoak bai, baina
> EuskalGNUren lana aitortzea beste puntuen ostean egitearen orden hori
> eztabaidatu eta adostu izana ez dut gogoratzen. Batzarrera deialdia egin
> zenean, zerrendan ikustea gogoratzen ez dudan beste hari bati egiten zaio
> aipamena izenburuan, agian horretan aipatu zen?
>
>
>
>
> 2013/7/19 Alexander Gabilondo <alexgabilondo a bildua gmail.com>
>
>> or., 2013.eko uztren 19a 20:42(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
>>
>> Arratsalde on:
>>>
>>> Atzu gure blogean artikulu hau argitaratu zela ikusi dut:
>>> http://librezale.org/2013/07/**18/euskalgnu-joan-zaigu/<http://librezale.org/2013/07/18/euskalgnu-joan-zaigu/>
>>>
>>> EuskalGNUri buruz ematen diren azalpen guztiak zuzenak izango dira
>>> (Dooteok idatziak izango direnez, nor hobeto bera baino azalpen horiek
>>> emateko).
>>>
>>> Garrantzia txiki-txikiko hobekuntza bat dut. Hau dionean:
>>> "Creative Commons lizentzia pean"
>>> Hau jarriko nuke:
>>> "Creative Commons lizentzien pean"
>>>
>>> Creative Commons lizentzia sorta bat bait da eta ez lizentzia bakarra.
>>> Eta abesti guztiek lizentzia bera ez zutela suposatzen dut. Hala bazen,
>>> zehazki zein aipatzea egokia litzateke, CC lizentziak beraien artean
>>> oooooso ezberdinak bait dira.
>>>
>>> Baina batez ere, artikulu hau argitaratzeko momentuak harritzen nau.
>>> Bileran adostu genuena, nik ulertu nuena bahintzat, ondokoa egingo
>>> genuela izan zen (ordena honetan!):
>>> 1) Dooteo posta zerrendara sartu arte itxaron eta zehazki zeintzuk
>>> proiektu umezurtz geratzen ziren argitu eta gutako nortzuk zeintzuk
>>> adoptatzeko gai ginen ikusi.
>>> 2) Gure wikian proiektu guztiak sartu, taldetik kanpora argi gera
>>> zedin etorkizunean proiektu hauek Librezaleren bidez kudeatuko zirela
>>> (EuskalGNUren ordez) eta inork euskaraketetan lagundu nahi bazuen,
>>> zertan eta nola argi gera zedin.
>>> 3) EuskalGNUren itxiera aditzera eman eta bide batez, jendeari
>>> proiektu horiek kudeatzen gu saiatuko ginela esanez eta lan izugarri
>>> horretarako euskaltazale ororen laguntza eskatuz.
>>>
>>> 1. puntua nahiko egina dagoela uste dut, niri behintzat oraindik gauza
>>> batzuk oso argi geratu ez bazaizkit ere (geldoa naiz, zentitzen dut).
>>>
>>> 2. puntua egiteke dago. KDE eta GNOME proiekturik ez dago wikian.
>>> LibreOffice bai. GIMP eta beste batzuk sortu behar ditugu ala dena GNOME
>>> bezala kudeatuko dugu? Irudien lizentziak ondo ezartzeko Mikel Iturbe
>>> aldaketa batzuk egiten ari da gure MediaWikian oraintxe bertan.
>>>
>>> 3. puntua blogeko artikulu horrekin eginda dago? Sare sozialetan eta
>>> beste nonbait albistea zabaldu nahi dugu? Blogeko artikuluan ez
>>> genituzke gure wikiko proiektuetara (prestatzen ditugunean) loturak
>>> jarri behar? Artikulua dagoen bezala norbaitek irakurtzne badu ez du
>>> pentsatuko EuskalGNUko proiektu guzti horiek abandonaturik geratu direla
>>> (LibreOffice behintzat mantentzea espero dugula)?
>>>
>>> Artikulua dagoen bezala utz dezakegu eta ondoren beste bat argitaratu,
>>> baina gure artean aklaratzen garen bitartean (egunak besterik ez izatea
>>> espero dut, baina gurekin inoiz ezin da jakin) euskaraketa horiek
>>> EuskalGNU eta Librezalek abandonaturik utzten ditugula ulertu daitekeela
>>> ardiratzen nau. Edo agian nire irudipenak besterik ez dira!
>>>
>>> Goraintziak,
>>>
>>> Txopi.
>>> ______________________________**_________________
>>> Librezale mailing list
>>> Librezale a bildua librezale.org
>>> http://librezale.org/cgi-bin/**mailman/listinfo/librezale<http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale>
>>>
>> Lehenengo puntua egina. Ez zegoen presa handirik baina, tira, suspensea
>> sortzeko helburua lortu du artikuluak.
>> Bigarren artikulu behar da orain, egun gutxiko epean, eta bertan argitu
>> behar da proiektuak Librezaleen aterkipean geratzen direla, zein pakete eta
>> aplikazio diren -wikia- eta laguntzaileek -berriak eta gainerakoak- zertan
>> eta nola lagun dezaketen LibreOffice-rekin eta Gnome eta enparauekin.
>> Alex
>>
>> ______________________________**_________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.org
>> http://librezale.org/cgi-bin/**mailman/listinfo/librezale<http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale>
>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20130720/11e889e0/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago