[Librezale] Wikiko irudiak: lizentziak
Asier Sarasua Garmendia
asiersar a bildua yahoo.com
Ast, Uzt 18, 16:26:56, CEST 2013
og., 2013.eko uztren 18a 11:15(e)an, Mikel Iturbe Urretxa(e)k idatzi zuen:
> Kaixo ekipo,
>
> (lasai, lizentzia hitza darama gaiak baina ez dut flamerik hasteko
> asmorik, gaurkoan behintzat :P)
>
> Estilo-liburua gainbegiratzen egon naizela, konturatu naiz igotzen
> diren irudiek webgune osoko lizentzia bera dutela (CC-BY-SA). Kontua
> da, ditugun irudi asko softwarearen pantaila-argazkiak direla eta
> beraz, eduki horiek softwarearen lizentzia bera (GPL, BSD, MPL...)
> dutela. Kasu askotan, gainera, lizentziok ez dira CC-BY-SArekin
> bateragarriak.
>
> Horregatik, proposatzen dut pare bat kontu aldatzea. Alde batetik,
> irudia igotzerako orduan lizentzia esleitu ahal izatea, MediaWikiko
> ezarpen bat [1] aldatuta. Bestetik, gure lizentziako testua [2] pixkat
> aldatzea hasieran esanez "Kontrakoa adierazi ezean, Librezaleren
> webguneko...". Hau da, eduki guztia da librea, baina lizentzia
> ezberdinekin.
>
> Wikian administratzaile baimenak ditudanez, nik egin ditzaket
> aldaketok. Lizentzia ohikoenak jarriko nituzke bertan. Gero norbaitek
> edukia lizentzia libre "esoterikoago" batekin igo nahi badu ba esan
> diezadala eta gehitu dezaket aukera Wikian. Edo bestela beti jar
> daiteke irudiaren deskribapen orrian.
>
> Zer deritzozue?
Ondo.
Asier.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago