[Librezale] Wikiko irudiak: lizentziak
Mikel Iturbe Urretxa
mikel a bildua hamahiru.org
Ast, Uzt 18, 11:15:36, CEST 2013
Kaixo ekipo,
(lasai, lizentzia hitza darama gaiak baina ez dut flamerik hasteko
asmorik, gaurkoan behintzat :P)
Estilo-liburua gainbegiratzen egon naizela, konturatu naiz igotzen
diren irudiek webgune osoko lizentzia bera dutela (CC-BY-SA). Kontua
da, ditugun irudi asko softwarearen pantaila-argazkiak direla eta
beraz, eduki horiek softwarearen lizentzia bera (GPL, BSD, MPL...)
dutela. Kasu askotan, gainera, lizentziok ez dira CC-BY-SArekin
bateragarriak.
Horregatik, proposatzen dut pare bat kontu aldatzea. Alde batetik,
irudia igotzerako orduan lizentzia esleitu ahal izatea, MediaWikiko
ezarpen bat [1] aldatuta. Bestetik, gure lizentziako testua [2] pixkat
aldatzea hasieran esanez "Kontrakoa adierazi ezean, Librezaleren
webguneko...". Hau da, eduki guztia da librea, baina lizentzia
ezberdinekin.
Wikian administratzaile baimenak ditudanez, nik egin ditzaket
aldaketok. Lizentzia ohikoenak jarriko nituzke bertan. Gero norbaitek
edukia lizentzia libre "esoterikoago" batekin igo nahi badu ba esan
diezadala eta gehitu dezaket aukera Wikian. Edo bestela beti jar
daiteke irudiaren deskribapen orrian.
Zer deritzozue?
--
mikel
[1] http://librezale.org/wiki/MediaWiki:Licenses
[2] http://librezale.org/wiki/Lizentzia
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago