[Librezale] EuskalGNU-ko proiektuak gure wikian nola sartu aztertzen
dooteo
dooteo a bildua zundan.com
As, Uzt 16, 10:00:33, CEST 2013
Egunon denoi,
Ikus dezakezuenez, Librezaleko zerrendara harpidetu naiz :)
Lerro artean erantzungo dizuet.
> KDE semaforo gorria? Ez al zebilen xalba honekin?
> http://lists.kde.org/?l=kde-i18n-doc&m=135763380128444&w=2
Bai, Xalba da KDEren uneko arduraduna. Larunbateko bileran aipatu neun
bezala, Xalbak ere lanpetuta omen dabil eta nahiago du ardura beste
norbaiten eskuetan uztea. Arduradun berririk aurkitzen ez den bitartean,
bera izaten jarraituko duela aipatu zidan.
> Galdera tangentziala, Pootlen sartuko dia poiektu hauek? GIMP
> astintzeko gogoz nabil.
GNOMEren arduraduna izaten jarraituko dudanez, eta Librezaleren
dinamikara ohitu arte nahaiago dut hasieran l10n.gnome.org-eko
orrialdean nork zer modulu euskaratzen ari den ezartzea, eta itzulpena
amaitutakoan niri PO fixtategia bidaltzea igo aurretik neuk
gainbegiratzeko.
Behin zuen ibilbidera ohitutakoan joan gintezke Pootle-era txertatzen.
Txopiren mezuari erantzungo diot orain...
> 2013/7/14 Txopi <txopi a bildua sindominio.net>
> Wikian oraintxe bertan proiektuak atal hauetan sailkatuak
> ditugu:
> * Bulegoa: Calibre, WriteType
> * Garapena: Firebug
> * Gisarte-sareak: FluxBB, Gwibber, Libravatar, phpBB,
> reddit, StatusNet, WordPress
> * Hezkuntza: Calibre, FreeMind, Klavaro, Tux Paint,
> Tatoeba, WriteType, eXeLearning
> * Irudia: Gallery, Pinta, Shotwell, Simple Scan, Tux
> Paint,
> * Itzulpengintza: OmegaT, Pootle, Virtaal,
> * Jokoak: ScrumVM, SuperTuxKart, Freeciv
> * Mahaigainak: LXDE, MATE; Razor-qt, XFCE
> * Mahaigain itxurak: Cairo-Dock, Compiz, Docky
> * Nabigatzaileak: Firefox, Mozilla
> * P2P sareak: aMule, Transmission, Vuze
> * Posta eta agenda: Calendar, Mailman, Mailnag,
> Thunderbird
> * Sistemaren tresnak: Déjà Dup, F-Droid, PackageKit
> * Soinua eta bideoa: Ardour, Clementine, gPodder,
> OpenShot, Rockbox, VLC, Xnoise
> * Zerbitzarirako tresnak: FluxBB, Gallery, OpenCart,
> phpBB, Piwik, Redmine, StatusNet, WordPress
> * Beste batzuk: Debian, Fedora, Itzulpen txikiak, LDP,
> QGIS
> Orain, EuskalGNU-ko proiektuen zerrenda egiten saiatuko naiz.
> Dooteok eta beste guztion artean, logoak, irudiak, azalpenak
> eta beste guztia osatu eta antolatu beharko dugu. Dooteo,
> datorren asterarte Librezaleko posta zerrendara honetara
> harpidetuko ez zarenez, mezu honen kopian jartzen zaitut
> (besteok erantzunez gero, mantendu Dooteo kopian mesedez).
> Harpidetutakoan abisatu, mezuen kopia gehiago bidal ez
> diezazugun.
Aste honetan lanpetuta nabil, eta Osoitzek EuskalGNUko datuak eskatu
dizkidanez blogean artikulu bat idazteko, horretan lagunduko diot. Gero,
hasiko naiz Librezale sisteman murgiltzen.
> Lan hau egiteko, Dooteok emandako URL hau hartu dut oinarri:
> https://l10n.gnome.org/teams/eu/
>
> Proiektuak banatzea nahiko zaila ikusten dut. GIMPen kasuan,
> aplikazio hori zehazki euskaratuta mantentzeko POak
> ezberdinduak daudela ulertzen dut, baina beste kasu askotan,
> aplikazio horien itzulpen-kate guztiak izan beharrean,
> GNOMErekin zerikusi dutenak daudela ulertzen dut (anjuta,
> banshee, ekiga, evolution, gedit, nautilus, xchat...). Edo ez,
> ez daukat argi :-(
GNOMEn gertatu izaten da proiektu/aplikazio baterako sartzen den mezu
berri bat beste ia guztietan ere sartzea. Kasu horretan itzulpenak ere
berdin berdinak izatea komeni da.
Aurrez aipatu dudan bezala, 'migrazioa' piskanaka egitea izango da
egokiena.
> Inork argirik eman dezake gai honetan?
> Nik egindako lehen banaketa hau aldatu mesedez!
>
> Proiektu-izena: GNOME
> Logoa
> Pantaila-argazkia
> Proiektu-mota: Mahaigainak
> Webgunea: http://www.gnome.org/
> Semaforoa: Gorria
> Arduraduna: -
> Proiektuaren azalpena: ?
> Lokalizazioa:
> GNOME 3.10 (development)
> GNOME 3.8 (stable)
> GNOME 3.6 (oldstable)
> Kanpoko mendekotasunak
> GNOME-Office ekoizpenerako aplikazioak
> GNOMEren azpiegitura
> Extra GNOME Applications (stable)
> GNOMEko aplikazio gehigarriak
> OLPC
> freedesktop.org (ez-GNOME)
GNOMEren modulu nagusia, unean garapenean, 3.10 da. Ni beti
garapenekoekin aritzen naiz, eta kasu oso gutxitan (erroreen
konponketetan edo) bertsio egonkorrekoa ukitzen dut. Gogoratu GNOMEko
itzulpenak Git sisteman daudela eta horren bidez bertsio desberdinak
lokalean atzi ditzakedala, gero aldaketak Git-eko pasahitzarekin
igotzeko.
> Proiektu-izena: GIMP
> Logoa
> Pantaila-argazkia
> Proiektu-mota: Irudia
> Webgunea: http://www.gimp.org/
> Semaforoa: Gorria
> Arduraduna: -
> Proiektuaren azalpena: ?
> Lokalizazioa
Gurutzatu den beste mezu batean Assarrek aipatu duen bezala, Gimp-ek
hainbat PO ditu. Ez dakit Pootle-ek nola kudeatzen dituen halakorik, hau
da proiektu bateko hainbat PO erabil ditzakeen edo ez.
> Proiektu-izena: LibreOffice
> Logoa
> Pantaila-argazkia
> Proiektu-mota: Bulegoa
> Webgunea: http://www.libreoffice.org/
> Semaforoa: Gorria
> Arduraduna: -
> Proiektuaren azalpena: ?
> Lokalizazioa: -
Assar, animatzen zara arduraduna izatera?
> Proiektu-izena: OpenOffice
> Logoa
> Pantaila-argazkia
> Proiektu-mota: Bulegoa
> Webgunea: http://www.openoffice.org/
> Semaforoa: Gorria
> Arduraduna: -
> Proiektuaren azalpena: ?
> Lokalizazioa
> Proiektu-izena: KDE
> Logoa
> Pantaila-argazkia
> Proiektu-mota: Mahaingaina
> Webgunea: http://www.kde.org/
> Semaforoa: Gorria
> Arduraduna: -
> Proiektuaren azalpena: ?
> Lokalizazioa
Oraingoz arduraduna Xalba izaten jarraituko du. Hala ere, KDE
mahaigainak ere laguntza behar du itzultzen joateko.
Gogoratu gainera KDEren modulu batzuk Hizkuntza Politikarako
Sailburordetza ari dela euskaratzen, eta proiektua tamalez asko atzeratu
da, eta iraileren amaiera arte ez dela amaituko (tartean oporrak
daudelako).
Denbora izandakoan bidaliko dizuet unean euskaratzen ari garen KDEko
modulu eta PO fitxategien zerrenda.
> Besterik? Eusklinux?
Euslinux proiektua HPSek sustatutako banaketa bereziak ziren (Debian-en
oinarrituta). Proiektu horien garrantzia ez zen banaketa propio bat
kaleratzea (HPSek banaketa bat edukitzea eskatzen zuen nolabait
gastatutako dirua justifikatzeko, produktu ukigarri bat edukitzeko
alegia). Benetako helburua soft libreko aplikazioak euskaratzea zen.
Ez dut uste Euslinux bezalako banaketa propio bat egiten/mantentzen
denbora 'gal' dezakegunik. Gure indarrak euskaraketan zentratzea
egokiagoa ikusten dut, dakigun bezala, euskaratutakoak gero Debian edo
beste banaketetan egongo baitira erabilgarri.
Oaintxearte,
Dooteo
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago