[Librezale] XUXEN IV LibreOffice 4 bertsioan erabiltzeko
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Al, Uzt 15, 08:50:36, CEST 2013
ig., 2013.eko uztren 14a 23:41(e)an, Asier Sarasua Garmendia(e)k idatzi
zuen:
> Beste egunean Alex Gabik komentatu zuen XUXEN IV ez zebilela LibreOffice
> 4 bertsioan. Nire Fedoran begiratu nuen atzo eta printzipioz niri XUXEN
> LibreOffice instalatzean berez etorri zait eta ez dut plugin modura
> instalatu behar izan, eta ondo dabil.
>
> Hala ere euskadi.net-en dagoen bertsioa instalatu nuen eta hori bai
> ikusi nuela ez zebilela.
>
> euskadi.net-eko plugina destrinkotu dut eta barruko fitxategietako
> zenbait gauza aldatu dizkiot, katalanezko ortografia egiaztatzailearen
> OXT plugin fitxategian oinarrituta. Bertsio berri hori badirudi
> badabilela, proba egin dut Fedoran eta Windows XPn (LibreOffice 4.0).
>
> Librezaleko wikira igo dut OXT fitxategia, BZ2 baten barruan
> trinkotuta[0], ea probatzen duzuen eta ongi dabilen. Ondoren
> LibreOfficen hedapenen webgunera igoko dut.
Galdera: probatu duzue OOo-rako prestatutako Xuxen paketearekin?
http://extensions.services.openoffice.org/en/project/xuxen-basque-spell-checking-dictionary
Paketeak bere horretan berdina izan behar du, aldaketarik egotekotan
metadatuen XML fitxategian egongo dira.
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago