[Librezale] Librezale Mezu-Bilduma, 32 bilduma, 8. zenbakia
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Ast, Uzt 11, 13:29:45, CEST 2013
Urtzi Odriozola<urtzi.odriozola a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2013 uztaila 11 09:55):
> Aupa!
>
> Ea norbaitek lagundu ahal didan... Fitxategi guztiak librezalera igotzeko,
> .po formatura pasatzen ari nintzela ohartu naiz, android fitxategietako name
> parametroa id bezela hartzen duela. Hau horrela izanda, app batzuetan name
> parametroa errepikatu egiten denez, bigarren string-a ezikusi egiten du.
>
> Adibidez:
>
> <resources>
> <string name="app_label" product="tablet">"Sare mugikorreko
> ezarpenak"</string>
> <string name="app_label" product="default">"Telefono/mezu
> biltegia"</string>
> </resources>
>
>
> Goikoa edukita, app_label izen berdina dutenez, .po sortzerakoan lehenengoa
> bakarrik hartzen du kontutan. Beste hizkuntzetako itzulpen fitxategietan
> (es, cat...) msgid deituriko parametro bat gehiago ikusi izan dut. Zenbaki
> bat da eta hizkuntza ezberdinen artean errespetatzen da. Hau hartu beharko
> nuke oinarri bezala ez? Norbaitek esperientziarik badu android fitxategiak
> po bihurtzen?
Irakurri dudanagatik[1] bukaerako produktuaren arabera banatzen dira
kate horiek build-a egiterako orduan eta Android sistemari bakarrik
dagokion zerbait da (aplikazioetan zuzenean hori eginez gero errorea
emango luke). Bestalde, `msgid` atributu hori dokumentatu gabe dago[2]
eta litekeena da Googlek erabiliko duen itzulpenak kudeatzeko balizko
sistema batek sortua dela.
"Ez-estandarra" denez, fitxategiak POra esportatzerakoan beste
hizkuntzetan dauden `msgid` atributuak kontuan hartu nahi badituzu,
android2po tresna hackeatu beharko duzu erabilpen-kasu konkretu
horretara moldatzeko. Inportatzeko ekintzak ere berdina hartu beharko
luke kontuan.
Beste aukera bat da bihurketa egiterakoan[3] `name` atributuaz gainera
`product` atributua ere kontuan hartzea, eta `name` + `product` izatea
PO fitxategiaren `msgctxt` eremuko balioa. Horrela kate guztiak
esportatu ahal izango dituzu.
Pistaren bat eman lezakeelakoan...
Julen.
[1] http://git.chromium.org/gitweb/?p=external/grit-i18n.git;a=blob;f=grit/format/android_xml.py;hb=HEAD
[2] https://developer.android.com/guide/topics/resources/string-resource.html
[3] https://github.com/miracle2k/android2po/blob/master/android2po/convert.py#L357-L362
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago