[Librezale] Zerbitzariaren eguneraketa
Mikel Olasagasti
mikel a bildua olasagasti.info
Iga, Urt 27, 15:35:14, CET 2013
Asier Sarasua Garmendia<asiersar a bildua yahoo.com> igorleak hau idatzi zuen (2013
urtarrila 14 08:43):
> ig., 2013.eko urtren 13a 17:41(e)an, Mikel Olasagasti(e)k idatzi zuen:
>
> Eguneraketarekin zenbait arazo txiki izan ditut baina denak primeran egon
>> beharko luke berriz.
>> Ondorengoak ondo daudela baieztatu det:
>>
>> - Webgunea
>> - Foroa
>> - Pootle
>> - IPv6
>>
>> Mezu honekin posta zerrenda badabilen ikusiko degu.
>>
>> Mikel
>>
>
> Eskerrik asko hartutako lanagatik.
>
> WordPressera sartzen naizenean 6 eguneraketa daudela esaten dit, besteak
> beste WordPressena berarena.
>
Wordpress 3.5.1 bertsiora eguneratu berri det. Ez dut administrari
pasahitza gogoratzen, nuenik ere ez dakit, beraz beste norbiatek pluginei
begiratu bat botako balie zoragarri. Pasahitza norbaitek bidaliko balit ere
eskertuko nuke.
> Horrez gain, estatistiketara sartzen naizenean ere eguneraketa dagoela
> esaten dit. Azken horren kasuan, beste egunean Flash ez zeukan ordenagailu
> batetik sartu nintzen eta Piwikikek esan zidan ezin zituela estatistikak
> erakutsi Flashik gabe, baina bertsio berriak ez duela Flashik behar.
>
Piwik-1.10.1 bertsiora eguneratu det. Eguneraketa prozesuak "Segmentation
fault" dotore batekin amaitu du beraz agian zerbait ez dabil ondo.
> Azkenik, FluxBB ere 1.5.2 bertsiotik dabil. Ez dakit merezi duen hori
> eguneratzeak, batez ere ez dakidalako zein aldaketa dagoen 1.4 bertsiotik
> 1.5 bertsiora eta zerbait apurtuko den begiratu beharko litzatekeelako.
>
Nik erabiltzaile berri batek izena eman aurretik galdera erantzun beharraz
aparte ez dut besterik gogoratzen. Besterik bada?
1.5 bertsioan spam-aren aurkako neurri berriak hartu omen dituzte: "In May
2012, we launched FluxBB v1.5.0, which included improvements against spam."
Interesgarria izan liteke eguneratzea. Aurrera egiten dugu?
Mikel
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20130127/453731d5/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago