[Librezale] Zerbitzariaren eguneraketa

Asier Sarasua Garmendia asiersar a bildua yahoo.com
Al, Urt 14, 08:43:16, CET 2013


ig., 2013.eko urtren 13a 17:41(e)an, Mikel Olasagasti(e)k idatzi zuen:
> Eguneraketarekin zenbait arazo txiki izan ditut baina denak primeran 
> egon beharko luke berriz.
> Ondorengoak ondo daudela baieztatu det:
>
> - Webgunea
> - Foroa
> - Pootle
> - IPv6
>
> Mezu honekin posta zerrenda badabilen ikusiko degu.
>
> Mikel

Eskerrik asko hartutako lanagatik.

WordPressera sartzen naizenean 6 eguneraketa daudela esaten dit, besteak 
beste WordPressena berarena.

Horrez gain, estatistiketara sartzen naizenean ere eguneraketa dagoela 
esaten dit. Azken horren kasuan, beste egunean Flash ez zeukan 
ordenagailu batetik sartu nintzen eta Piwikikek esan zidan ezin zituela 
estatistikak erakutsi Flashik gabe, baina bertsio berriak ez duela 
Flashik behar.

Azkenik, FluxBB ere 1.5.2 bertsiotik dabil. Ez dakit merezi duen hori 
eguneratzeak, batez ere ez dakidalako zein aldaketa dagoen 1.4 
bertsiotik 1.5 bertsiora eta zerbait apurtuko den begiratu beharko 
litzatekeelako.

Asier.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago