[Librezale] Wordpressen itzulpena
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Al, Urt 14, 12:19:07, CET 2013
On 14.01.2013 09:32, Mikel Larreategi wrote:
> Ibon Igartua<ibon.igartua a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013
> urtarrila 14 09:24):
>
>> aupa !
>>
>> SVN-an fitxategi hau falta dela ikusi dut: admin-network-eu.po
>>
>> Bestalde, beste hizkuntza batzuen kasuan .mo fitxategiak ere SVNan
>> daude. Horrela edonork deskargatu eta fitxategiak languages karpetan
>> utzita automatikoki itzulpena martxan izango luke ... merezi du?
>
> Ups, nire svn bezeroan desaktibatuta dut mo-ak kargatzea eta ez dira
> igo.... kargatuko ditut. Baina ez nago ziur SVNra po eta mo-ak
> kargatzea beharrezkoa ote den, GlotPress erabiltzen delako diot...
> adibidez espainierazko itzulpenean badaude baina katalanezkoan ez :S
>
> Bide batez... zuetako norbait aritu da eu.wordpress.org-en "deploy"ak
> eskatzen?
Ni aritu naiz baina ez dut oso gogoan. Lehenik eta behin "Translations"
atalean "build" bat sortu behar zen argitaratu nahi dun tar.gz eta zip
fitxategiekin. Gero fitxategi horiek espero duguna egiaztatu eta
Wordpress instalazio froga bat egin. Azkenik, dena ondo joan bada,
"deploy" atalean eskaria egin build hori argitaratzeko eta
eu.wordpress.org webgunean ikusgai egon dadin. Prozedura horrelako
zerbait zen gutxi gora behera.
Beste egunean aipatu zenuen erroreari buruz, ez daukat ideiarik ere zer
izan daitekeen. Build-a egitean okerreko aukerak jartzeagatik ez bada,
ez dakit zein izan daitekeen arrazoia.
Inork nirekin jabber bitartez hitz egin nahi izanez gero, hemen dago
nire JabberID-a: txopi a bildua sindominio.net
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago