[Librezale] Wordpressen itzulpena
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Ost, Urt 9, 10:11:12, CET 2013
On 08.01.2013 22:56, Mikel Larreategi wrote:
> Kaixo:
>
> WordPressen euskarazko itzulpenean ni ere interesatuta nago. Orain
> dela urtebete inguru 3.4a atera zenean ere ibili nintzen eta
> lehengoan
> 3.5a ikusi nuenean ere zerbait egin nahian hasi nintzen, baina
> denborarik ez... kate gehiegi dira...
>
> Edonola ere, WordPressen itzulpenari buruz gogoeta bat abiatu nahi
> nuke:
>
> Uste dut WordPressen itzulpena egiteko modua aldatu egin behar dela.
> Eta hau uste dut, bestela beti oso oso atzerapen handiarekin ibiltzen
> gara-eta.
>
> WordPressen itzulpen guztiak toki bakarrean kudeatzen dira
> euskarazkoa ezik:
>
> https://translate.wordpress.org/projects
>
> Gainera berrerabili daitezkeen kateak eurek mantentzen dituzte, eta
> leku berean egiten da dena, ez aipatzearren "toki ofiziala" hori
> dela...
>
> Gainera, badaude pluginak (qTranslate esaterako), itzulpenak
> WordPressen errepositorioan bilatzen dituztenak eta automatikoki
> jeitsi.
>
> Ondo egon da Librezalek orain arte Pootle horretan itzulpenak
> kudeatzea, baina proiektuaren "bide ofizialera" joan behar dugu,
> bestela arriskua dugu orain arte egindako lana ez aprobetxatzeko eta
> euskarazko WordPress 3.5, 3.6 bertsioa irteten denean argitaratzeko.
>
> Guk lanean horrela jokatzen dugu, eta euskarazko itzulpenak kateak
> jatorrizko itzulpenak egiten diren lekuan egiten ditugu esaterako
> Plone tresnan.
>
> Nahi baduzue, nik hartu dezaket orain arte dauden itzulpenak
> GlotPress horretara kargatzeko ardura, eta oraingo bertsioen
> itzulpenaren koordinazioa eramatea. Baina orain arte egin den lanaren
> ostean, horrelako erabaki bat (GlotPressera joatea), uste dut
> kontsentsuz hartu beharreko erabaki bat dela.
>
> Iritzirik? Kritikarik?
Nik ez daukat inolako kritikarik. Alderantziz, eskerrak ematen dizkizut
proiektuan interesa izateagatik eta arduradun lana hartzeagatik!
Orain arte lan egiteko dugun erari buruz, gauza bat argitu nahi nuke:
Urte dexente daramatzagu WordPress euskaratzen eta aldaketa asko egon
dira WordPress-en itzulpenak kudeatzeko eran. Haseran posta-zerrenda bat
besterik ez zegoen (wordpress-polyglots). Gero, SVN-a sortu zuten[1] eta
Launchpad erabiltzeko aukera eman zuten. Gero, xx.wordpress.org guneak
sortu zituzten[2]. Gero polyglots zerrenda foro bihurtu zuten [3]. Azken
bertsioekin Launchpad-en ordez[4], GlotPress erabiltzeko aukera sortu
zuten eta egia badiotzut, gai hauek jarraitzeari utzi nion.
Launchpad erabiltzea hautazkoa zen eta egia esan ia inork ez zuen
erabiltzen. Beraiek hizkuntza mordoaren zerrenda prestatzen zuten baina
hizkuntza asko ez ziren inoiz itzultzen eta itzultzen ziren asko SVNan
zuzenean idazten zuten (guk bezala).
Oraingo irizpidea ez daukat ideiarik ere zein izango den. Zuk diozuna
bada, ba aurrera. Nik ez daukat inolako arazorik Pootle-en ordez,
GlotPress erabiltzeko.
Badaezpada, saiatu zaitez mesedez GlotPress-en itzulpena egiteaz gain
SVN-a eguneratu beharra daukagun jakiten (agian jada hau ez da
beharrezkoa).
[1] http://svn.automattic.com/wordpress-i18n/
[2] http://eu.wordpress.org/
[3] https://make.wordpress.org/polyglots/
[4] https://translations.launchpad.net/wordpress/3.0
Goraintziak,
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago