[Librezale] Mantenu lanak

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Al, Ots 11, 12:06:18, CET 2013


On 08.02.2013 21:50, Mikel Olasagasti wrote:
> Aupa,
>
> Mikel Olasagasti<mikel a bildua olasagasti.info> igorleak hau idatzi zuen
> (2013 otsaila 8 20:12):
>
>> Aldaketak egitera noa beraz ez larritu webgunea erorita bada datozen 
>> minutuetan!
>
> Egin ditut datubasean aldaketak. Azkenean librezale_foro geratu da
> taula umezurtzak gordetzeko baino ez dago erabiltzailerik datubase 
> hau
> erabiltzeko baimenarekin. Arazorik ez badugu topatzen aurrerago
> ezabatu dezakegu.

Webguneko helbide nagusia ez dabil:
http://librezale.org/

Wikia, Pootle eta Foroa badabiltzala dirudi, baina WordPress-eko 
edukiak ikuste saiatzean "Error establishing a database connection" 
esaten du: (adibide bat)
http://librezale.org/2011/09/28/hemen-dira-firefox-7-eta-thunderbird-7/

Bestalde, Pootle guztiz ondo ez dabilela konturatu naiz. Bilaketaren 
bat eginez gero "'MSetItem' object does not support indexing" esaten 
bait du: (adibide bat)
pootle.librezale.org/eu/wordpress/wordpress3.3.1.po/translate/?search=aipua&sfields=source&sfields=target

Azken errore honen arrazoiaren bila ibili naiz eta hau topatu dut:
http://bugs.debian.org/cgi-bin/bugreport.cgi?bug=602386

Ulertu dudanagatik, Pootle-ek, Translation Toolkit erabiltzen du 
azpitik, eta software horrek konpondu gabe dagoen bug bat du. Agian 
egoera honekin zerikusia izango du. Edo agian ez, ez dakit.

Era honetako bilaketak orain dela hilabete batzuk bazebiltzan.

Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago