[Librezale] Mantenu lanak

Mikel Olasagasti mikel a bildua olasagasti.info
Or, Ots 8, 20:12:30, CET 2013


Aupa,

Mikel Olasagasti<mikel a bildua olasagasti.info> igorleak hau idatzi zuen (2013
otsaila 6 12:30):

> Kaixo ekipo,
>
> Foroa eguneratu aurretik datubasearen babeskopia bat egitera nindoanean
> datubase berean hainbat proiektu ditugula konturatu naiz eta hau aldatzeko
> proposamena luzatzen det.
>
> 'foroa' dion db-an honako taula motak agertzen dira:
> - mediawiki*
> - phpbb*
> - piwik*
> - punbb*
> - tiki*
>
> Nire proposamena honakoa da:
> - mediawiki db-a sortu eta mediawiki* taulak horra mugitu
> - piwik db-a sortu eta piwik* taulak horra mugitu
> - umezurtz izeneko db-a sortu eta bertara mugitu tiki eta phpbb taulak.
> Noizbait hauek ezabatu zitezkeen aztertu genuela esango nuke baina ez dut
> mezua topatu.
>
> Guzti hau egiteko tartetxoa atera behar eta dena egin bitartean
> zerbitzuren bat erorita egongo da. Egitera noanean abisua pasako det eta
> amaitzean beste bat. Taulen mugiketa guztiak egin ostean foroa eguneratuko
> det.
>

Aldaketak egitera noa beraz ez larritu webgunea erorita bada datozen
minutuetan!
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20130208/171dee68/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago