[Librezale] Mantenu lanak

Mikel Olasagasti mikel a bildua olasagasti.info
Ost, Ots 6, 12:30:14, CET 2013


Kaixo ekipo,

Foroa eguneratu aurretik datubasearen babeskopia bat egitera nindoanean
datubase berean hainbat proiektu ditugula konturatu naiz eta hau aldatzeko
proposamena luzatzen det.

'foroa' dion db-an honako taula motak agertzen dira:
- mediawiki*
- phpbb*
- piwik*
- punbb*
- tiki*

Nire proposamena honakoa da:
- mediawiki db-a sortu eta mediawiki* taulak horra mugitu
- piwik db-a sortu eta piwik* taulak horra mugitu
- umezurtz izeneko db-a sortu eta bertara mugitu tiki eta phpbb taulak.
Noizbait hauek ezabatu zitezkeen aztertu genuela esango nuke baina ez dut
mezua topatu.

Guzti hau egiteko tartetxoa atera behar eta dena egin bitartean zerbitzuren
bat erorita egongo da. Egitera noanean abisua pasako det eta amaitzean
beste bat. Taulen mugiketa guztiak egin ostean foroa eguneratuko det.

Norbaitek lana kendu eta egin nahi badu esan dezala eta bere esku.

Mikel
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.org/pipermail/librezale/attachments/20130206/b9ac5b2a/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago