[Librezale] Iruzkin iraingarria

Ander Elortondo ander.elor a bildua gmail.com
Al, Abe 16, 18:44:16, CET 2013


Aupa!

oso larria ezin liteke izan akatsa ziurtasunez akatsa denaren
zalantzak daudenean. Eta horrelako akats batek euskañol egiten banau,
ziur euskañol naizena.

Hori da gure gunean aurkitu duen akats larriena?  Zorionak librezale!!!!

Ez argitaratzearen aldekoa naiz, tor erabiliz badabil "borroka" gogoz
eta tabarra emateko gogoa duela agerikoa baita. Ez nioke horretarako
aukerarik emango. Publikatu eta erantzun oso egokia emateko aukera
asko dauden arren.

ala a jugar a pala!
ups euskañol hori!

izan libre izan euskaldun!



2013/12/16 Asier Sarasua Garmendia <asiersar a bildua yahoo.com>:
> al., 2013.eko aberen 16a 17:49(e)an, Alexander Gabilondo(e)k idatzi zuen:
>>
>> al., 2013.eko aberen 16a 16:03(e)an, Urtzi Odriozola(e)k idatzi zuen:
>>>
>>> Ez badakigu nork idatzi duen, nik ez nuke argitaratuko
>>>
>>>
>>> Julen Ruiz Aizpuru<julenx a bildua gmail.com <mailto:julenx a bildua gmail.com>>
>>>
>>> igorleak hau idatzi zuen (2013(e)ko abenduak 16 14:18):
>>>
>>>     Aupa,
>>>
>>>     Ondorengo mezua iritsi da webgunearen iruzkinen moderaziorako
>>> ilarara:
>>>
>> Ni ez naiz hizkuntzan aditua baina jarraitu aditzak zaio, dio eta
>> du-rekin joka daitekeela uste dut (Harluxeten: "5. du ad. Egoera edo
>> jarrera jakin batean iraun. /Hura iraintzen jarraitu behar duzu?"/).
>>
>> Zuzentzeko asmoz baino izorratzeko asmoz idatzita dagoela ematen du.
>> Nik ez nuke argitaratuko.
>>
>
> Ai ene, euskarako eskoletan izena eman beharko dut!
>
> Akatsa dagoen ala ez erabakitzeaz aparte (Euskaltzaindiak berak ere akats
> hori egiten baitu[1], ikus "creative commons filosofia jarraitu" eta ez
> "filosofiari jarraitu") eta horrek suposatzen omen duen erdararekiko
> morrontza, nik ez nuke iruzkina argitaratuko, baina bai erantzun bat.
>
> Erdararen aldeko diglosiari dagokionez, ba bai, nik hori badaukat.
> Iruzkingileak ez badu, zorionekoa da, uste dut bakanetakoa izango dela. Hala
> ere, akats hori ez dut uste mota horretako iruzkin bat egiteko modukoa
> denik. Aizue, ez dudala "v" bat edo "lehioa" idatzi...
>
> Hiztegi Batuak dioenari kasu eginez, nik ulertzen dut "norbait zerbaiti
> jarraitzen zaiola", ez "norbaitek zerbait jarraitzen duela"; beraz, zuzendu
> egin beharko litzateke. Dena den, nik akatsa ere utziko nuke marra batekin
> ezabatuta, eta behean iruzkin batean erantzuna idatzi.
>
> Nik idatzi dudanez artikulua, nik erantzungo dut.
>
> Asier.
>
>
> [1]http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_content&view=article&id=3160:azkue-fundazioa-sortu-da&catid=121:berriak&Itemid=619&lang=eu
>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago