[Librezale] Audacityren gainean
Gorka Azkarate Zubiaur
gorkaazkarate a bildua gmail.com
Ost, Abu 28, 01:35:46, CEST 2013
Nik ere begiradatxo bat bota diot eta kredituetan euskaratzaile bakarra
ikusi dut. Bitxia iruditu zait. Hari honetan ikasi dut Dooteo ere aurretik
ibili zela euskaratzen... Aipamenik ez kredituetan[1]!?
[1]http://audacity.sourceforge.net/about/credits
Beste hizkuntza batzuetan bizpahiru itzultzaile agertzen dira. Ez du ematen
garatzaileek kontu horri betoa jarri diotenik.
Audacity euskaratuta badago ere, euskaratzaile gehiagorekin egindako
itzulpenaren kalitatea hobetu litekeela uste dut. Badaude edozein
euskaratzailek aldatzeko moduko proposamenak; *jeitsi > deskargatu, esate
baterako.
--
Gorka Azk.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20130828/918820c4/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago