[Librezale] Proiektu batzuk wikira

Asier Sarasua asiersar a bildua yahoo.com
Ast, Abu 8, 12:54:41, CEST 2013


> From: Alexander Gabilondo <alexgabilondo a bildua gmail.com>

> To: librezale a bildua librezale.org
> Cc: 
> Sent: Thursday, August 8, 2013 10:51 AM
> Subject: Re: [Librezale] Proiektu batzuk wikira
> 
> Egunon,
> 
> Laguntzen badidazue ahaleginduko naiz. Lehenengo galdera: nola sortzen da 
> proiektuaren orria? ikusi dut txantiloi batzuk badirela edo bestela beste 
> proiektuetatik kopiatu-itsatsi-aldatu moldatuko nintzen baina ez dut asmatzen 
> artikulu-orria sortzen.
> 

Hori erraza da, sartu nabigatzailearen helbide-barran zuk nahi duzun proiektuaren izena, modu honetan:
http://www.librezale.org/wiki/Updf

Agertuko zaizun orrian, sakatu "berau aldatu ere egin dezakezu". Saioa hasita egon behar duzu mezu hori ager dadin.

Ondoren, itsatsi beste proiektu bateko kodea (adibidez www.librezale.org/wiki/LibreOffice orrikoa) orri berri horretan, eta moldatu zure gustura.

Asier.
Asier.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago