[Librezale] LibreOffice euskaraz

Asier Sarasua Garmendia asiersar a bildua yahoo.com
Ast, Abu 15, 22:57:41, CEST 2013


Aupa,

Uda honetan LibreOffice 4.1en interfazearen itzulpena amaitu dut.[1] 
Hala ere, oraindik laguntza-fitxategiak falta dira itzultzeko; 47.000 
hitz inguru falta dira.

LibreOfficen orrian[3] itzulpenean laguntzeko argibide batzuk idatzi 
ditut. Funtsean bi gauza jarri ditut, OmegaT aplikazioan erabiltzeko 
proiektu bat sortu dudala GitHub-en PO horiek itzultzeko eta nahi duenak 
horrekin egin dezakeela itzulpena, eta norbaitek honetan lan egin nahi 
badu hobe dela PO fitxategiak osorik itzultzea, PO batetik bestera 
saltoka ibili beharrean. Hala ere hori iradokizun bat da, nahi duenak 
edonola egin dezake itzulpena.

Asier.

[1]https://translations.documentfoundation.org/eu/libo_ui/
[2]https://translations.documentfoundation.org/eu/libo_help/
[3]http://librezale.org/wiki/LibreOffice


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago