[Librezale] Proiektu batzuk wikira

Alexander Gabilondo alexgabilondo a bildua gmail.com
Ost, Abu 7, 23:49:10, CEST 2013


Aupa,

Ea wikiaren editoreren bat proiektu hauen fitxak egitea daukan:


Proiektua: Updf

Atala:  Bulegoa
Bertsioa: 0.0.2.4
Plataformak: Linux
Webgunea: https://launchpad.net/updf
Posta-zerrenda: librezale
Arduraduna: Alexander Gabilondo
Deskripzioa:
Pdf dokumentuak editatzeko aplikazioa. Orriak biratu, txertatu, ezabatu; 
oharrak idatzi, testua nabarmendu, irudiak txertatu, formak marraztu...
Instalazioa:
PPA bidez egin behar da. Jarraibideak mezu honetan: 
http://alexgabi.blogspot.com.es/2012/09/updf-nola-editatu-pdf-fitxategiak.html 

Lokalizazioa:
2012ko urrian osatu zen euskaratzea Launchpad 
(https://translations.launchpad.net/updf) plataforman.



Proiektua: Curlew

Atala: Soinua eta bideoa
Bertsioa: 0.1.20
Plataformak: Linux
Webgunea: https://github.com/chamfay/Curlew
Posta-zerrenda: librezale
Arduraduna: Alexander Gabilondo
Deskripzioa:
Bideo eta audio bihurtzailea. Interfaze erraza, multzokako bihurketak, 
100 gora formatu, fitxategi-zatiak hauta daitezke, azpitituluak itsatsi, 
fotogramak txikitu...
Instalazioa:
PPA bidez; mezu honetan azaltzen da: 
http://browse.feedreader.com/c/Noobs_on_Ubuntu_and_Windows_HD_Wallpapers_Tutorials/537344349 

Lokalizazioa:
2013ko uztailean osatu zen euskaratzea proiektuaren webguneko Po 
karpetatik eu.po fitxategia deskargatu, PoEdit aplikazioaren bidez 
lokalizatu eta garatzaileari bidalita.


Proiektua: Grooveoff

Atala: Soinua eta bideoa
Bertsioa: 0.1.4
Plataformak: Linux
Webgunea: http://qt-apps.org/content/show.php/?content=158258
Posta-zerrenda: librezale
Arduraduna: Alexander Gabilondo
Deskripzioa:
Grooveshark.com-etik musika deskargatzeko aplikazioa.
Instalazioa:
Bere webgunetik deskargatuta.
Lokalizazioa:
2013ko uztailan osatu zen euskaratzea Transifex 
(https://www.transifex.com/projects/p/grooveoff/language/eu/) 
plataformaren bidez. Hurrengo bertsioa euskaraz aterako dute.



Proiektua: BackInTime

Atala: Sistemaren tresnak
Bertsioa: 1.0.24
Plataformak: Linux
Webgunea: http://backintime.le-web.org/
Posta-zerrenda: librezale
Arduraduna: Alexander Gabilondo
Deskripzioa:
Seguritate-kopiak egiteko aplikazioa. Konfigurazioan zehazten zaio zeren 
babeskopia egin nahi dugun, zein tokitan eta, nahi izanez gero kopien 
programazioa. Esteka gogorrak eta bigunak egiten ditu, beraz kopia 
inkrementalak burutzen ditu eta bertsio zaharrak eskuragai ditu. Ez du 
konprimitzen ez eta enkriptatzen ere. Gnome eta KDEreako interfazeak ditu.
Instalazioa:
PPA bidez; mezu honetan azaltzen da: 
http://alexgabi.blogspot.com.es/2010/10/back-in-time-babeskopiak-gnulinuxen.html 

Lokalizazioa:
2013ko uztailean osatu zen euskaratzea Launchpad 
(https://translations.launchpad.net/backintime ) plataformaren bidez. 
Hurrengo bertsioa euskaraz aterako dute.



Proiektua: Viking

Atala: Beste batzuk
Bertsioa: 1.4.2
Plataformak: Linux, Windows
Webgunea: 
http://sourceforge.net/apps/mediawiki/viking/index.php?title=Main_Page
Posta-zerrenda: librezale
Arduraduna: Alexander Gabilondo
Deskripzioa:
GPS datuak ikusi eta editatzeko mahaigaineko aplikazioa. Interesgarria 
OpenStreetMaps.org eta OpenCycleMap.org mapak erabiltzen dituelako. 
Arrastoak, ibilbideak eta bide-puntuak inportatu, editatu eta esportatu. 
Erabiltzeko laguntza euskaraz: http://viking-euskaraz.wikispaces.com/
Instalazioa:
http://sourceforge.net/apps/mediawiki/viking/index.php?title=Main_Page#Download 

Lokalizazioa:
2013ko abuztuan osatu zen euskaratzea Launchpad 
(https://translations.launchpad.net/viking) plataformaren bidez. 
Hurrengo bertsioa euskaraz aterako dute.



Proiektua: HotShots

Atala: Irudia
Bertsioa: 1.2.0
Plataformak: Linux, Windows
Webgunea: 
http://thehive.xbee.net/index.php?module=pages&func=display&pageid=31
Posta-zerrenda: librezale
Arduraduna: Alexander Gabilondo
Deskripzioa:
Pantaila argazkiak egiteko aplikazioa. Bereziki interesgarria da bere 
editorea
Instalazioa:
http://sourceforge.net/apps/mediawiki/viking/index.php?title=Main_Page#Download 

Lokalizazioa:
2013ko uztailan osatu zen euskaratzea Transifex 
(https://www.transifex.com/projects/p/hotshots/language/eu_ES/) 
plataformaren bidez. Hurrengo bertsioa euskaraz aterako dute.




Proiektua: Synfig Studio

Atala: Irudia
Bertsioa: 0.64
Plataformak: Linux, Windows eta Mac OS X
Webgunea: http://www.synfig.org/cms/
Posta-zerrenda: librezale
Arduraduna: Alexander Gabilondo
Deskripzioa:
Animazioak egiteko aplikazioa. 2Dimentsioko animazioak sortzen diru 
irudi bektorialak erabiliz. Bit-mapa irudiak onartzen ditu atzeko plano 
eta objektu gisa. Denbora lerro batean formak, kokapenak eta objektuen 
ezaugarriak era leun batean aldatzen ditu.
Instalazioa:
Deskarga-orria: http://www.synfig.org/cms/en/download/stable
Lokalizazioa:
Une honetan lokalizazioa %36an dago eta laguntza behar da. Lokalizazioa 
Transifex (https://www.transifex.com/projects/p/synfig/language/eu/) 
plataformaren bidez egiten da.

Aplikazioen logoak eta pantaila-argazkiak prest ditut karpeta batean. 
Wikia editatu nahi baduzu bidalidazu mezu pribatua eta erantzunarekin 
bidaliko dizut irudien karpeta.

Eskerrik asko.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago