[Librezale] Webguneko azaleko sare sozialak

Asier Sarasua Garmendia asiersar a bildua yahoo.com
As, Abu 6, 17:28:06, CEST 2013


Aupa,

Webguneko azalean agertzen diren sare sozialen arazoa konpontzen saiatu 
naiz, baina agian ez da oso ondo geratzen.

Lifestream-eko widgeta identi.cako txioak bakarrik erakusteko utzi dut, 
eta azpian Twitterrekoak erakusteko Twitterrek berak ematen duen 
timellinea erabili dut.

Ez dakit zergatik nire tweetak bakarrik agertzen diren. Nire kontu 
pertsonaletatik abiatuta sortu dut widget hori, agian horregatik izan 
daiteke. Librezaleko kontutik sortu beharko litzateke widgeta. Hala ere 
ez dut uste horregatik denik arazoa, ze beste twitter kontu batzuetatik 
ere sortu izan ditut antzeko timelineak eta ongi funtzionatzen dute, 
mundu guztiaren tweetak erakutsiz.

Bestalde ezin da Twitterrek widgetaren letra-tamaina aldatu eta besteak 
baino handiagoa geratzen da.

Ez baduzue gustuko esan eta kenduko dut.

Asier.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago